UDALEKUAK 2021

   2009-2017 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrak, 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera Basaurin erroldatuta badaude. Basauriko Udalaren udalekuetan zuon seme-alabentzako ekintza erakargarriak antolatu ditugu. Euren artean euskaraz jardun ahal izango dute tailer tematikoetan, aire zabalean, igerilekuetan, txangoetan eta abar.

  Udalekuak bi txandatan banatuko dira:

  • 1. txanda: uztailaren 1etik 14ra.
  • 2. txanda: uztailaren 15etik 28ra.
   Odutegiak:
  • Egun osoko eta kirol udalekuak (jantokia kanpo eta hamaiketakoa barne):   09:00-15:00 bitartean, 08: 30etik aurrera zentrora joateko aukera eskainiz.
  • Egun erdiko udalekuak (jantokia eta hamaiketakoa kanpo): 09:30-13:30 bitartean, 09:00etatik aurrera zentrora joateko aukera eskainiz.
   Hamaiketakoa (edo antzekoa):
  • Esneki bat
  • Fruta bat
  • Ogitarteko edo sandwich txiki bat.
  • Gailetak edo antzekoak

   Izena ematea Internet bidez (apirilaren 28tik maiatzaren 12ra):  Izena eman beharko da Basauriko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sede.basauri.eus/index.php/eu), horretarako prestatutako lineako inprimakia beteta eta bidalita.

   Ordainketa egin beharko da izena emateko unean bertan, kreditu-txartel baten bitartez.

   Coronavirus Covid-19:Programan parte hartzen duten guztiek nahitaez erabili beharko dituzte maskarak, eta ez da onartuko oihalezko maskararik erabiltzea. Parte-hartzaile bakoitzak bere maskara ekarri beharko du.

   Bilera informatiboa: Bilera informatiboa egingo da Social Antzokian (edukiera bete arte), ekainaren 22an, 18:00etan. Bertan informazio osagarria eskaini eta udalekuen funtzionamenduari buruzko arauak argituko ditugu..

   Informazio gehiago, sakatu hemen.

 

   Basauri, 2021ko apirilaren 23a.