UDABERRI BASAURI

   2021eko maiatzaren 8tik ekainaren 27ra arte.Cartel

   Basauriko Udalak kultura- eta kirol-jardueren egitaraua abiaraziko du Solobarriako karpan, osasun-neurri guztiak beteta.

   Ekimena zenbait udal atal eta erakundetatik sortu da —Kultura, Gazteria, Basauri Kirolak, Euskara eta Social Antzokia— eta bere helburua udalerriko bizitza kulturala dinamizatzea da. Kulturaren eta ikuskizunen sektoreei laguntzeko modu bat ere bada.

   Adin guztietako herritarrentzako ikuskizunak, kultura-, aisia- eta kirol-jarduerak eskainiko dira. Ekimen gehienak aire zabalean eta asteburuetan egingo dira, Solobarriako karpan; eta doakoak izango dira. Beste jarduera batzuk Social Antzokian izango dira (horietan sarrera ordaindu beharko da).

   Edukiera mugatua izango da, eta, gehien-gehienetan, ikusleak eserita egongo dira (alegia, gazteentzako tailerretan edo kirol-jardueretan izan ezik). Gazteentzako jardueretan, izena eman beharko da aurretiaz.

   COVID19 protokoloak guztiz betetzea lortzeko, parte-hartzaileek 2 m-ko segurtasun-tartea zaindu beharko dute une oro; maskara behar bezala jantzita eduki beharko dute etengabe, eta gel hidroalkoholikoa izango dute eskura. Udal langileak egongo dira karpara sartzen eta bertatik irteten direnak kontrolatzen, bermatzeko segurtasun-tartea zaintzen dela.

   Basauri, 2021ko apirilaren 30a.

EranskinaTamaina
Programazioa (pdf)4.73 MB
Etiketak