Tresnak / olioak / ohialak jasotzea

1. Tamaina handiko gauzak, tresnak eta altzariak biltzea

Basauriko Udalak doan eskaintzen du etxeko tresnak eta altzariak biltzeko etxez etxeko zerbitzua, bilketa eta garbiketa zerbitzua egiten duen enpresaren bitartez (ENVISER SA). Bilketa egunero egiten da, igandetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik). Altzairu eta etxeko tresnak kalean utzi behar dira, hurbilen dagoen edukiontzi-multzoaren ondoan, 20:00etatik aurrera, 900 103 106 doako telefono-zenbakira deitu ondoren edo eskaera bat eginez webgune honen bidez:

http://www.lineaverdebasauri.com/avisosEnviser.asp?lng=eu

Gogorarazi behar dizuegu etxez etxeko zerbitzua dela, eta, beraz, ez zaiela ematen ez saltokiei, ez ikastetxeei, ez enpresa-jarduera pribatuei. Gogoan izan, halaber, obrak egitean sortutako hondakinak EZ direla etxeko tresnak, eta, beraz, ez direla jasoko.

Guztion aldetik ingurumenarekiko, segurtasunarekiko eta osasunarekiko konpromisoa lortuko badugu, beharrezkoa da hondakinak biltzeko udal zerbitzuak arduraz erabiltzea. Horregatik, ezin izango dira altzairuak ezta tamaina handiko tresnak kalera atera, aldez aurretik deituta eta ezarritako ordutegian ez bada.

 

2. Erabilitako etxeko olioa biltzea

Basauriko Udalak etxeko olio erabilia (kozinatzekoa) bildu eta birziklatzeko zerbitzua eskaintzen du, RAFRINOR S.L. enpresaren bitartez.

Nola birziklatu olioa?

  1. Erabili ondoren, behin hotz dagoenean, iragaz  ezazu, eta saihestu urarekin nahastea.
  2. Bota plastikozko ontzi itxi batean.
  3. Utzi gertuen dagoen olioa biltzeko edukiontzian (LARANJA kolorekoak dira).

Sukaldeko olio erabilia birziklatuta, horiek isurtzea saihesten dugu, eta aldi berean, CO2 isuriak aurrezten ditugu biodiesel bihurtzen baitugu.

Gaur egun, 21 edukiontzi ditugu erabilitako olioa biltzeko eta birziklatzeko.

 

Olio-edukiontziak

OLIOA BILTZEKO EDUKIONTZIEN KOKAPENAK

  1. Lehendakari Aguirre 80
  2. Kultur etxea Ibaigane/Ibaigane 2
  3. Goikosoloa - Nagusia kalea
  4. Nafarroa kalea - Pozokoetxe parkea  
  5. Kareaga Goikoa 24
  6. Jubilatuen Etxea - KareagaParticular Asturias
  7. Katalunia kalea 36
  8. Hernan Cortes plaza/Lapurdi Kalea 1
  9. Pinceles Parkea San Miguel Kebrantabarri kalea
  10. Basozelai Kultur Etxea
  11. Kareaga Goikoa 109  
  12. Urbi Kalea 47
  13. Pedro López Cortazar plaza
  14. Erronkari Ibarra - Zuia Ibarra
  15. 15 Soloarte - Nerbioi
  16. Lehendakari Agirre - Resureccion Mª de Azkue
  17. Axular - Gipuzkoa
  18. Juan XXIII - San Viator
  19. Valencia - Gaztela

KOKAPEN BERRIAK. 2021. URTEA

     20. Ramón y Kareaga Kalea 19-21
     21. Uribarri Kalea - León Kalea (errotonda)

   

3. Ehuna jasotzea

Basauriko Udalak 13 edukiontziren bidez biltzen ditu ehun hondakinak, oinetakoak eta tresna elektriko eta elektroniko txikiak. Bildutako hondakin guztiak sailkapen-instalazio batera eramango dira. Bertatik, hondakin mota bakoitzak, tipologiaren eta egoeraren arabera, prozesu desberdinak jarraituko ditu:

  • Erabiltzeko moduan dauden jantziak eta oinetakoak, aztertu eta higienizatu ondoren, Caritasen dendetan jarriko dira salgai.
  • Tresna elektrikoak, konpondu ondoren, Koopera Sarearen bigarren eskuko merkatuetan salduko dira. Sare horren proiektuek helburu sozialak izan ohi dituzte. Konpondu ezin direnak bereizi eta tratamendu-instalazioetara bidaltzen dira.

Ehungintzako edukiontziak

EHUNA BILTZEKO EDUKONTZIEN KOKAPENAK

  1. Urbi Kalea 47
  2. Katalunia 22
  3. Ibaigane Kultur Etxea/Ibaigane 2
  4. Kale Nagusia – Anbulatorioa
  5. Nafarroa Kalea - Pozokoetxe arkea
  6. Nagusia – Etxe Maitia Egoitza ondoan
  7. Autonomia 7
  8. Kareaga Goikoa 79
  9. Karmelo Torre 7
  10. Basozelai Kultur Etxea
  11. Hernan Cortes plaza
  12. Pinceles Parkea - Kebrantebarri
  13. Uribarri – Goikosoloa Kalea
  14. Agirre Lehandakari 76

KOKAPEN BERRIA. 2023. URTEA

      15. Axular 23