Testuen itzulpen eta zuzenketa zerbitzua

Basauriko Udalak itzulpen eta zuzenketa zerbitzua eskaintzen du

 

Zerbitzuaren ezaugarriak

  • Zerbitzua doakoa da
  • Gehienez ere, 5 orrialde edo 1200 hitzeko testuak itzuliko dira. Nolanahi ere, testu luzeagoak bidaliz gero hitz egingo dugu
  • Itzuli beharreko testuak publikoari zuzenduta egon behar dira; beraz, barne erabilerako txostenak  ez dira itzuliko (enpresaren estatutuak, adibidez, edo, barne harremanetarako beste edozein txosten).
  • Zerbitzua eskatzen dutenak Basauriko merkatariak, hotelariak edo elkarteak izan behar dute

BASAURIKO UDALEKO ITZULPEN ZERBITZUA. EUSKARA ARLOA

Helbidea: Bidearte, 10. 48970 Basauri
Telefonoa: 94 466 63 12
E-maila: euskara@basauri.eus