2018ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, hondakin guztiak, eta, bereziki, plastikoak murriztu, gaika bildu eta berrerabiltzeari buruzko mozioa onetsi zuen Udalbatzak .
PLASTIKO-KONTSUMOA GUTXITZEKO 10 JARRAIBIDE (DESKARGATU)
Mozio horretan hartutako konpromisoen artean, hauxe:
1. Lehiaketa publikoetarako baldintza-agirietan eta hornigaiak erosteko baldintzetan jasotako ingurumen-irizpideak zabaltzea, eta, AUKERA DAGOEN GUZTIETAN, LEHENTASUNA EMATEA PLASTIKORIK GABEKO PRODUKTUEI.
2. Udal eraikinetan eta Udalak antolatutako ekitaldietan plastikozko botilak eta ontziak ez erabiltzeko neurriak finkatzea.
Konpromiso hori gauzatzeko, une honetatik aurrera honako baldintza hauek jaso beharko dira ekitaldi publikoak antolatzea aurreikusten duten espazio publikoa erabiltzeko baimenetan, diru-laguntzetan eta kontratuetan:
- Debekatuta daude erabilera bakarreko botila, plater eta ontziak. Horien ordez, produktu konpostagarriak edo iraupen luzekoak erabili beharko dira.
- Ekitaldian sortutako hondakinak gaika bildu beharko dira. Antolatzaileek behar bezala erabili beharko dituzte gaikako bilketa egiteko Udalak emandako ontziak; bertaratuei adierazi beharko diete badaudela horrelako ontziak; eta horiek egokiro erabiltzeko argibideak eman beharko dizkiete.
- Antolatzaileek ahalik eta hondakin gutxien sortu beharko dituzte (batez ere, birziklagarriak ez diren horietakoak).
Basauri, 20128ko azaroaren 19an.