Helburuak eta funtzioak

Osasunaren sustapena egiteko prozesu politiko eta sozial globala behar da, eta horren barruan sartzen dira bai pertsonen trebetasun eta gaitasunak indartzera zuzenean zuzendutako ekintzak, bai baldintza sozialak, ingurukoak eta ekonomikoak aldatzera zuzendutakoak, horien eragina gutxitzeko edo horien eragina indartzeko helburuz, osasun publiko eta indibidualari begira. Prozesu horien bidez pertsonek, izaki indibidual gisa eta batez ere talde sozial bezala, beren kontrola areagotu dezakete osasuna determinatzen duten aldagaien gainean, eta horren ondorioz, hobetzea lor dezakete.

Drogamenpekotasunen prebentzioa osasunaren sustapen barruan sartzen da, eta horren barruan, lan-arlo espezifikoa osatzen du. Ekainaren 25eko 18/1998 Legean planteatzen den politika prebentiboak, drogamenpekotasunen prebentzio, laguntza eta gizarteratze gaiaren gainean, arazo horren izaera multikausalaz hitz egiten du, eta proposatzen du ezen, interes pedagogiko batekin, bai fenomeno horri lotutako eragile garrantzitsuei begira esku hartzea, bai sustantzien kontrolerako neurriak abian jartzea, bai pertsonak babestea, bereziki, adin txikikoak eta afektaturiko hirugarren pertsonak.

Udalek, legez, eta beren eskumenei dagokien marko barruan, bereziki, Eskaria Gutxitzearen gaineko arloan garatzen dute beren lana (pertsonei zuzendutako ekintzak), eta zehazki, drogamenpekotasunen prebentzioari eta osasunaren sustapenari dagokion arloan.

Basaurin lehentasunezkoak diren leku eta kolektiboak, esku hartzeko orduan.

GUNE EZAGUNAK

  1. Eskola
  2. Familia
  3. Lana
  4. Jolaserako eta aisialdiko eremuak

LEHENTASUNA DUTEN KOLEKTIBOAK

  1. Nerabeak eta gazteak
  2. Kolektibo zaurgarriak (beren ezaugarri pertsonal, familiar, sozial edo ingurukoengatik drogen kontsumo arazotsuetan sartzeko arrisku handiena dutenak, edo beste arrisku egoerak).
  3. Familiak
  4. Langileak

Ikusi arautegiari dagokion dokumentua eta informazio orokorra

EranskinaTamaina
Informazioa (doc)98.5 KB