Basauriren populaketa primitiboaren bilakaera azaldu nahi du ibilaldi honek. Malmasineko kastroa Arrigorriagaren udal-lurraldean egon arren, ezin dugu ahaztu Basaurik 1510 urtera arte ez zuela bere independentzia lortu. Beraz, Basauriko historia Arrigorriagako historiari lotuta dago, 1510 urtera arte behintzat (dena den, badago beste loturarik beranduago ere).

Kastroak erromatarren agerpena baino lehenagoko denboran kokatzen gaitu. Biztanleria agian karistiarra zen, aran eta ibaien elkargunez osatutako ingurunea menderatzen zuten eta abeltzaintza eta nekazaritza lanetan ibiltzen ziren. Bai Artxandan, bai Pagasarrin, hondakin zaharragoak ere aurkitu dira, tumuluak, silex-ez egindako tresnak eta abar. Honek ez du egiazko presentzia adierazten, baina, hurbil bizi ziren biztanleek erabiltzen zuten leku bat dela adierazi bai. Biztanleria hori herri desberdinetan bizi arren: Bilbo, Galdakao, Barakaldo, Zaratamo. Erromatarren etorrerarik, biztanleriaren zati bat erdi-hegaleko lurraldeetara jaitsi zen, adibidez, Finaga, goi erdi aroan zehar iraun zuena germaniar hatuei esker.