Hasierako onespena ematea erabilera aldatzeko lizentzien Ordenantzaren aldaketari

Basauriko Udalaren Udalbatzak zera erabaki zuen, 2021eko martxoaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran: "hasierako onespena ematea erabilera aldatzeko lizentziak arautzen dituen Udal Ordenantzaren aldaketari, eta, ondorioz, bertako 14. artikulua baliogabetzea."

Jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko epea, erreklamazioak edo iradokizunak aurkez ditzaten: 30 egun, aldaketa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. (argitalpen-data: egiteke)