Gasolindegiak jartzeari buruzko Plan Berezia

   Basauriko Udalak hasierako onespena eman zion motordun ibilgailuentzako hornidura-instalazioak jartzeari buruzko Plan Bereziari, 2021eko maiatzaren 5ean.

   Ordea, plan horri behin betiko onespena eman aurretik, Udalak beharrezko eta egokitzat jo du herritarrek parte hartzeko izapide bat irekitzea, alegazio-izapidetik aparte.

   Izapide horren helburua da bi hilabeteko epean (uztailaren 28ra arte) edonork aurkeztu ahal izatea bere informazioa, ezagutzak, arazoak eta eskaerak, iritziak, jarrerak eta ikuspegia, Basaurin motordun ibilgailuentzako hornidura-instalazioak jartzeari buruz araututakoaren gainean.

   Horretarako, Udalak honako dokumentu hauek jartzen ditu zure esku: hemen.

   Zure ekarpenak aurkezteko:

   Basauri, 2021ko, maiatzaren 28a.

Etiketak