Elkarbizitza, Aniztasuna eta Kulturartekotasuna
1. ZURRUMURRUAK DESMUNTATU
Zurrumurruen Aurkako Estrategia Basaurin: elkarbizitzaren eta kultura-aniztasunaren alde.
Elkarbizitza eta Aniztasun Plana 2016-2020ren ekintzetako bat da Basaurin Zurrumurruen Aurkako Estrategia garatzea, zeinaren helburua den gizartea giza eskubideen, kulturartekotasunaren eta diskriminaziorik ezaren ikuspuntutik eraldatzea. Zenbait udal eta gizarte erakunde batu dira jada «ZAS!» Zurrumurruen Aurkako Sarera.
Zurrumurruen aurkako estrategiak, Basaurin, zera bilatzen du:
- Gurea ez beste jatorri eta kulturatako pertsonei buruzko zurrumurru, estereotipo eta aurrejuzgu negatiboen aurrean jarrera kritiko eta aktiboa sustatzea (horrelako zurrumurruek traba egiten diotelako elkarbizitzari eta errespetuari, eta intolerantzia eta berdintasun eza elikatzen dituztelako).
- Gizarte eragileak (Administrazio Publikoa, komunikabideak, hezkuntza-komunitatea, gizarte-ehuna eta herritarrak) erakartzea gure ohitura sozialak —indibidualak zein kolektiboak— eraldatzeko estrategia honetara.
Honako bide hauetatik sustatzen ari da Estrategia:
1. Politikarien prestakuntza, urtero.
2. Teknikarien prestakuntza, urtero.
3. Zurrumurruen aurkako eragileen sarearen sorrera eta dinamizazioa: parte-hartze prozesua izan da zurrumurruen aurkako estrategiarena, non beste kulturen aurkako aurrejuzgu eta zurrumurruek eragindako kaltearekin sentsibilizatutako herritarrek informazioa eta prestakuntza jasotzen duten, kultura aniztasunari buruzko mezu positiboa zabaltzeko.
Informazio gehiago hemen:
Liburuxka (pdf)
desmontalosrumores@basauri.eus
4. Basauriko Udala «ZAS!» Zurrumurruen Aurkako Sareko kide egitea.
http://antirumores.eus
https://eu-es.facebook.com/ZasAntirumor/
2. KULTURARTEKO MAHAIA
Eraikuntza kolektiborako gunea da. Basauriko Udaleko Gizarte-politika eta Immigrazio Arloak deituta, bertan batzen dira arloko zinegotzia, immigrazio teknikaria, etorkinen elkarteak eta migrazioaren, kulturartekotasunaren eta abarren alorrean lan egiten dute elkarteak.
2010etik dago martxan eta, gaur egun, honako elkarte hauek hartzen dute parte bertan: Solidaridad Euskalmon elkartea, Emakumeak Aniztasunean elkartea, Senarte elkartea, Caritas Basauri eta Colombia-Euskadi elkartea.
Kide berriak jasotzeko prest daude.
Argibide gehiago hemen: KULTURARTEKO MAHAIA HELBURUAK (PDF)
Kulturarteko Mahaiaren aldian behingo jarduerak:
- Kulturarteko topaketa 2016eko San Fausto Jaietan. KARTELA (jpg)
- Martxoak 21: Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Udalaren adierazpen instituzionala, Kulturarteko Mahaiak proposatuta.
2020 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
2019 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
2018 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
2017 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
2016 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
2015 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
2014 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
2013 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)
3. BIZILAGUNAK
Asko gara hurbiltzeko urratsa eman nahiko genukeen bertakoak eta kanpotarrak, baina ez dugu horretarako tarterik edo aukerarik ikusten.
«Bizilagunak» egitasmoaren xedea da jatorri desberdinetako Basauriko norbanako eta familiak elkartzea, bertatik bertara ikusteko oso bestelakoak bagara ere, gauza askotan bat bagatozela.
Familietako batek (familia, oso zentzu zabalean: lagun-taldea; familia eta lagunen bat; pisukideak…) beste bat gonbidatzen du bere etxean bazkaltzera. Antolatzaileek izendatutako dinamizatzaile batek aurkeztu egiten ditu familia biak, eta haiekin bazkaltzen du. Ekimena egun berean eta ordu berean egiten da Euskal Herriko (eta Europako beste toki batzuetako) hainbat etxetan.
Ekimena 2011n abiarazi zuen Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, eta Basaurik 2013az geroztik hartzen du parte bertan. Euskal Herrian, dagoeneko, 4.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte.
Bazkarien bideoak: Bazkarien bideoa 2014, Bazkariaren bideoa 2016
Bizilagunak 2016: Informazio liburuxka, Kartela eta Iragarkia
4. DIRULAGUNTZAK
KULTURARTEKO ELKARBIZITZA ETA ETORKINEN GIZARTERATZEA.
5. BASAURI ANITZA
Elkarbizitzari eta aniztasunari lotutako beste ekimen batzuk; udalerriko elkarteek kudeatzen dituzte. Eremu honetan zure jarduerak txertatu nahi badituzu, jarri zaitez harremanetan Immigrazio Atalarekin.
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Herritarren partaidetza
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte-Zerbitzuak
- Inmigrazioa, Aniztasuna eta Elkarbizitza
- Basauriko Oroimena
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitzea
- Euskara Biziberritzeko Plana
- Merkataritzan Euskara