Berdeguneen kudeaketa arautzen duen ordenantza onesteko tramiteak hastea.

Iradokizunak: maiatzaren 22ra arte.

Ekin dio Udalak “Erabilera publikoko berdeguneak eta herriko arboladia kudeatzeko Ordenantza” onesteko prozesuari. Horren harira, testua ahalik eta modu egokienean onetsi ahal izateko, iragarki hau argitaratzen dugu Basauriko Udalaren web atarian, herritarrok zuen iritzia eman ahal izateko.

Zure iritzia emateko, egin klik hemen.