Aurkezpena
Basauriren hazkundea migrazioari lotuta egon da, nagusiki —batez ere eskulanaren beharrak eragindako migrazioari, hain zuzen ere—. Horren eraginez, aldaketa handiak eman dira herriaren demografian eta gizartean.
XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera artean industria-garapen esanguratsua bizi izan zuen Basaurik, eta, ondorioz, Euskal Herriko (batez ere, Bizkaiko) eta espainiar estatuko jende asko etorri zen bertara. Joan den mende amaieratik —bereziki, mende honetako lehen hamarkadan—, atzerriko etorkin ugari etorri zaizkigu herrira (baita Bizkaira, EAEra eta espainiar estatura ere), basauriarrek egiten ez dituzten lanak egitera eta beraien bizimodua hobetzeko esperantzarekin.
Azken urteotan, baina, behera egin du gurera datozen etorkinen kopuruak: duela gutxira arte, haiek hartzea izan da gure lehentasuna; orain, berriz, aniztasuna kudeatzeari jarri behar diogu arreta.
Aniztasuna. Izan ere, XXI. mendeko gizarte basauriarra XX. mendekoa baino anitzagoa da; eta are anitzagoa izango da etorkizunean.
Testuingurua hori izanda, bereziki garrantzitsua da tratu-berdintasuna eta bazterkeriarik eza aldarrikatzea, pertsonen arraza, etnia edo sorlekua edozein izanda ere. Horixe izan behar da elkarbizitzaren ardatza eta elkarbizitza hori hobetzeko gidalerroa.
Etorkizunean gizarte bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta berdintasun eza txikiagoa den gizartea irudikatu, eta horretara jo nahi badugu, gizarte hori osatzen dutenen mugikortasun bertikala sustatu behar dugu. Hori lortuko badugu, ezinbestekoa da tratu-berdintasuna eta bazterkeriarik eza bultzatzea.
Herritarrei zerbitzu emateko erakunde publikoa garen neurrian, Basauriko Udalean pertsonak dira gure politiken ardatz. Gainera, berdintasunaren, gizarte-kohesioaren, gizarteratzearen eta elkartasunaren aldeko apustua egin dugu. Horrekin guztiarekin batera, dagokion balioa aitortu diogu aniztasunari eta bertokoen eta etorkinen arteko interakzioari, eta bazterkeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko ekintzak eta programak abiarazi ditugu.
Egitarauei, baliabideei, elkarteei, parte-hartzeari, proposamenei eta abarri buruzko argibide gehiago jasotzeko:
BASAURIKO UDALEKO IMMIGRAZIO ATALA
Helbidea: Bidearte, 10-1.solairua. 48970 Basauri
Telefonoa: 94 466 63 55
E-Maila:inmigracion@basauri.eus
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Herritarren partaidetza
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte-Zerbitzuak
- Inmigrazioa, Aniztasuna eta Elkarbizitza
- Basauriko Oroimena
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitzea
- Euskara Biziberritzeko Plana
- Merkataritzan Euskara