Apelliduak abizendu
Zure izena edo abizena gaztelaniaz idazten bada (adibidez, Ignacio edo Echebarria) eta euskaraz idaztea nahiko bazenu (adibidez, Iñaki edo Etxebarria) hurbildu bizi zaren erregistro zibilera edo epaitegira honako agiri hauekin:
• Nortasun agiriaren fotokopia, Adingabekoen kasuan, gurasoen nortasun agiria ere beharrezkoa da.
• Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Jaioterriko epaitegian edo www.justizia.net webgunean ematen da.
• Errolda ziurtagiria, adingabekoa izanez gero gurasoena ere beharrezkoa da.
• Familia liburua. Ezkonduta egon eta/edo seme-alabak izanez gero.
BASAURI BAKE EPAITEGIA
Helbidea: Kareaga Goikoa, 50. 48970 Basauri
Telefonoa: 94 466 63 22
Faxa: 94 466 63 50
E-maila: juzgadopaz@basauri.eus
Zure izena edo abizena nola idazten den euskarazko grafiaz zalantzarik baduzu, kontsultatu ahal duzu honako helbidean:
EUSKALTZAINDIA - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
Helbidea: Plaza Barria, 15. 48005 Bilbao
Telefonoa: 94 415 81 55
E-maila: info@euskaltzaindia.eus
Web: www.euskaltzaindia.net
Basauri, 2017ko otsailaren 28an.
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Herritarren partaidetza
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte-Zerbitzuak
- Inmigrazioa, Aniztasuna eta Elkarbizitza
- Basauriko Oroimena
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitzea
- Euskara Biziberritzeko Plana
- Merkataritzan Euskara