2017ko San Faustoko jaiak. Kartel-lehiaketaren deialdia.

   Kartelak aurkezteko epea: 2017ko maiatzaren 26tik ekainaren 30era arte (kartel txikia) eta abuztuaren 30era arte (seniorren kartela).

   Zure lanak Basauriko Udaleko Herritarren Informazioko Udal Bulegoan aurkez  ditzakezu, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara, 2017ko apirilaren 26tik ekainaren 30era arte (txikien kartela) eta abuztuaren 30era arte (seniorren kartela).
Sariak:
•    1.500,00 euro epaimahaiak jaiak iragartzeko hautatu duen kartelaren egilearentzat.
•    300,00 euroko akzesita udalerriko diseinurik onenarentzat.

   Sari horiek ezin izango dira metatu eta legez xedatutako atxikipenak izango dituzte. Indarreko legeria betez, sariei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie.

   Kartel txikiaren kasuan sari nagusi bakarra banatuko da kategoria bakoitzean. Honako hauek izango dira:

Gazteak kategoria
- Basauri Kirolakeko igerilekuan ordubeteko egonaldia eta, gero, askaria kafetegian, gehienez ere 15 umerentzat —instalazioak libre dauden egun batean, noski—. Eta Basauriko Indoor Multiabentura Parkerako lau sarrera, bi orduz bertan jarduteko. 
Zoroak kuadrillak 100 €-ko txartela emango du, Basauriko dendetan gastatzeko.

Txikiak kategoria
Social Antzokiko haur-ikuskizunetarako lau sarrera, eta zinemarako beste lau sarrera banatuko dira.
Zoroak kuadrillak 50 €-ko txartela emango du, Basauriko dendetan gastatzeko.

Indarraldiaren amaiera data: 
2017(e)ko Abuztuaren 30(e)an
Aurkezpen epea: 
30/08/2017
EranskinaTamaina
BAO Argitaratzea (pdf)186.62 KB