2015eko San Faustoko kartel lehiaketa
Zure lanak Basauriko Udaleko Herritarren Informazioko Udal Bulegoan aurkeztu ahal dituzu, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara, 2015eko maiatzaren 11tik ekainaren 25era arte (kartel txikia) eta abuztuaren 28ra arte (kartel seniorra).
Sariak:
• 1.500,00 euro epaimahaiak jaiak iragartzeko hautatu duen kartelaren egilearentzat.
• 300,00 euroko akzesita udalerriko diseinurik onenarentzat.
Sari horiek ezin izango dira metatu eta legez xedatutako atxikipenak izango dituzte. Indarreko legeria betez, sariei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie.
• Kartel txikiaren kasuan sari nagusi bakarra banatuko da, hauxe:
- Basauri Kirolak-eko pabilioi bat ordubetez eta igerilekua beste ordubetez erabiltzeko aukera, eta, horren ostean, gehienez ere 15 haurrentzako askaria kafetegian. Hori guztia instalazioak libre egotearen menpe egongo da.
- Zoroak koadrillako kideek, Basauriko dendetan erosteko 120 euroko bale bat.
- Basauriko Social Antzokiko zinemarako zortzi sarrera, eta beste bi umeentzako ikuskizunetarako.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Kartel lehiaketa oinarriak (pdf) | 35.37 KB |
Kartel txiki lehiaketa oinarriak (pdf) | 34.26 KB |