Sección Basauri

Basauriko Udalak 70 langabetu kontratatuko ditu

   70 langabetu kontratatuko ditu Basauriko Udalak, tokiko enplegua sustatzeko Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatutako programa baten barruan, eta Lanbideren eta Udalaren beraren bidez. Eusko Jaurlaritzak 835.614 € inbertituko ditu enplegua sustatzeko programa horretan, eta Udalak 202.644 € jarriko ditu. Guztira, beraz, 1 milioi euro bideratuko dituzte ekimenera.

Metrominuto Basauri

   «Metrominutua» da hiri bakoitzeko puntu desberdinen artean oinez dauden distantziak eta denborak neurtzen dituen mapa, metroko mapen kode bisualak erabiltzen dituena.
Metro minuto

EranskinaTamaina
MMbasauri (pdf)917.45 KB

784 eguzki-panel instalatu dira Artunduagako kiroldegian

   Basauriko Udalak Artunduagako kiroldegiko eraikin batzuetako estalduran eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarri du du. Kirol-zentroak urtean kontsumitzen duen argindarraren % 30 ekoitziko dute eguzki-panel horiek.

Hiri-hondakinen transferentzia-gune berria

   Basauriko Udalak amaitu ditu Lapatzan hiri-hondakinen transferentzia-gunea eraikitzeko obrak, zeinaren bidez urrats bat egiten da gaikako bilketa hobetzeko bidean. Transferentzia-guneak balioko du aldi baterako biltegiratzeko, tratamendu-gunera edo kudeatzaile baimenduaren instalazioetara bidali arte, industrialdeetan, jarduera ekonomikoetan, eraikin publikoetan, ekitaldietan… atez ate bildutako hondakinak.

Rockein 2021

   Bederatzigarren urtez jarraian Basauriko Udalak Rockein musika-lehiaketa deitu du, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlariei eta taldeei zuzendua dago.

EranskinaTamaina
Rockein! 9.edizioa-Oinarriak1.54 MB
Izena emateko orria573.35 KB
Kartela930.83 KB

“EUSKARAZ EROSI, EUSKARAZ BIZI”

   Herrian erosteak eta euskaraz egiteak guztioi egiten digu mesedea.  Basauriko merkatariak eta ostalariak eta herritarrak herrian eta euskaraz saltzera eta erostera gonbidatzen ditugu.

ZEIN DA “EUSKARAZ EROSI, EUSKARAZ BIZI” EGITASMOAREN HELBURUA?

   Basauriko Udalak euskararen presentzia eta erabilera areagotu nahi ditu. Arlo sozioekonomikoak berebiziko garrantzia du gure eguneroko bizitzan; horregatik, Udalak euskararen erabilera areagotu nahi du herriko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetan.

EranskinaTamaina
Luburuxka616.41 KB

Aurrekontu Parte-hartzaileak 2022

   Basauriko Udalak aukera emango die herritarrei, berriro ere, udal aurrekontua egiteko prozesuan parte hartzeko. Oraingoan, gainera, jauzi kualitatibo handi bat egin du erakundeak: aurten, basauriarrek aukera izango dute proiektu eta ekintza zehatzak proposatzeko eta, gero, lehentasunezkotzat jotzen dituztenen alde bozkatzeko, eta Udalak 400.000 euro bideratuko ditu ekimen horietara. «Beti uste izan dugu basauriarrek udal kontuetan esku hartu behar dutela.

San Fausto plaza berriaren proiektua esleitu da

   Basauriko Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu dizkio lanak DAIR Ingenieros-Estudio k ABEEari, 105.270 euroren truke. Enpresak hiru proposamen garatuko ditu gune berria taxutzeko, eta, ondoren, herritarrek eta beste gizarte-eragile batzuek parte hartzeko prozesu bat irekiko da, horietako bat aukeratzeko, eta horren gainean diseinatuko da behin betiko proiektua.

   Proiektuak hainbat baldintza bete beharko ditu..

Primera edición de la BASAURe-Games

BASAURe-Games
 
   Basauri izango da, lehen aldiz, BASAURe-Games ekimenaren agertokia, Basauriko Udaleko gazteria sailak Funkomekin elkarlanean sortutako eGames ekitaldia. Martxoaren 13an Basauriko eta inguruetako jokalariak elkarren artean lehiatuko dira, bideo-jokoen lehen txapelketa hau irabazteko asmoz.