Helburuak eta araudia
Herritarren partaidetza da herrialde bateko eta bertako udalerri guztietako politika demokratikoaren oinarrizko puntuetako bat. Hainbat arautan arautu izan da, esaterako Espainiako 1978ko Konstituzioan, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunean, apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Europako Kontseiluko Ministroen Kontseiluaren gomendioetan.
Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legearen bitartez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean egindako erreformak herritarren partaidetzarako mekanismoak bultzatzen ditu, Europan erabiltzen diren jarduera arauei egokitzeko, Europako Kontseiluak hainbat aldiz esan duen bezala.
Historia demokratikoan ikusi ahal izan da herritarren partaidetza mugatuta egon dela, hau da, Udalaren (administrazio-erakunde gisa) eta auzo-elkarteen arteko harremanak baino ez dira egon, eta alde batera utzi izan dira herritarren banakako ekimenak. Gure Konstituzioak aitortu egiten du arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea, zuzen-zuzenean nahiz ordezkari bidez; ordezkariok askatasunez hautatuko dira, sufragio unibertsalaren bidez, aldizka egindako hauteskundeetan. Era berean, aitortu egiten du herritarrek funtzio eta kargu publikoetara heltzeko duten eskubidea, berdintasun-baldintzetan eta legeek ezartzen dituzten betekizunekin.
Udal honek bere esku dituen bitarteko guztiekin bultzatu nahi du herritarren partaidetza sustatzea udal kudeaketan, eta horretarako idatzi da araudi hau. Horrela, herritar aktiboak sustatzeko eta, ondorioz, tokiko demokrazia indartzeko estrategia zabalagoaren barruan sartzen da arau hau.
Herritarren partaidetzarako araudi organikoa kontsultatzeko hemen ...
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Herritarren partaidetza
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte-Zerbitzuak
- Inmigrazioa, Aniztasuna eta Elkarbizitza
- Basauriko Oroimena
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitzea
- Euskara Biziberritzeko Plana
- Merkataritzan Euskara