Sarrera

Sarrera

Basauriko Udalak 2004ko abenduaren 31n Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen 2004-2007 urteetarako. Planaren helburu garrantzitsuena da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Basaurin, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea. Plan horretan zehazten dira Udalak euskararen normalizazioari begira aurrera eramango dituen ekintzak esparruka jasota.

Ekintzen artean batek honela dio: “merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko egitasmoak martxan jarri. Lehenengo hitza euskaraz izan dadin laguntza eskaini”. Hori guztia egiteko, lehenik eta behin, esparruaren egoeraren diagnosi zehatza egin beharra aurreikusi zen, alegia: merkatarien eta ostalarien kopurua, haien euskararen ezagutza eta erabilera maila, euskararekiko duten jarrera, euskara erabiltzearen aldeko egitasmoetan parte hartzeko prestutasuna, eta abar. Plana diseinatzeko orduan aurretik egindako diagnostikoa hartu dugu oinarri moduan.

Orain, Basauriko Udalak plangintza batean parte hartzeko aukera eskaintzen dizue. Plangintza honen bidez Udalak laguntza eskainiko dizue bertan parte hartzeko interesa duzuen dendarioi euskara bultzatzeko asmotan.

Planaren Nortasuna

- “Euskeraren erabilera sustatzeko egitasmoa” hitzarmenarekin konpromesu bat sinatzea. Euskara indartu eta egunerokotasunean barneratzeko asmoz udalak zein merkatariek konpromiso zehatz batzuk hartuko dituzte hitzarmen baten bitartez.
- Merkatal harremanetan euskararen erabilera erraztuko duten ekimenak gauzatzea.
- Euskara merkatarien interesekin lotzea, hau da, euren irabaziekin.
- Euskararen erabilera kalitatea hobetzen duen faktorea dela ulertaraztea.