Presentziazko tramitazioa Tramitazio telematikoa Telefonozko tramitazioa

Internet bidezko salaketak

Xedea:

Zure salaketa modu azkar eta eraginkorrean izapidetzea webgune honen bidez. Muga bakarrak indarreko legeriak ezarritakoak izango dira.

BASAURIKO UDALTZAINGOAREN BULEGO BIRTUALEAN SALATU EZIN DAITEZKEEN EGITATEAK:

  • Pertsonen aurkako INDARKERIA FISIKOA EDOTA LARDERIA egon badira, Udaltzaingoaren bulegoetara joanda baino ezin izango da salaketa jarri, inguruabar horrek zenbait tramite osagarri in situ egitea eskatzen du eta.
  • Salatu nahi den egitatean gauzen aurkako indarkeria erabili denean, berriz, bide hau erabili ahal izango da. Hori bai: beharrezkoa izango da berehala jakinaraztea, 092ra edota 94 466 63 41 telefonora deituta, egin beharreko izapide osagarriak egiteko.
  • Egilea identifikatu edota fisikoki ezagutu badaiteke, edota delitua ikusi ahal izan duten lekukoak daudela jakinez gero.
  • Udaltzaingoa gertakariak eman diren lekura gerturatu bada (patruila joan bada laguntza ematera), edota delitua in fraganti gertatzen ari bada, une horretan bertan (kasu honetan berehala jakinarazi beharko du, 092 edota 94 466 63 41 telefonoetara deituta).
  • Salaketa ezin izango da bide honi jarraituta egin baldin eta, Internet bidez salatzeko moduko egitatea izanda ere, biktima adin txikikoa denean, urritasun psikikoa duen pertsona denean edota, adina zein gaixotasuna tarteko, biktima hori dementzia duen gaixoa denean.
  • Bortizkeria edo sexu-indarkeria oinarri dituzten egitateak direnean.

Behin webgunean salaketa beteta, gero berau berretsi eta sinatu beharko duzu Udaltzaingoaren bulegoetan (zuk nahi duzun bulegotan). Salaketa ez da juridikoki eraginkorra izango sinatuta egon arte, eta 72 orduko epea izango duzu hori egiteko.

Hautatu egitate-mota:

 

Esparrua: Zerbitzu hau Udaltzaingoan aurkeztutako salaketei aplikatzen zaie, baldin eta EZ bada pertsonen aurkako indarkeria fisikorik egon, eta delituaren egileak identifikatuta EZ badaude.
Hartzaileak: Herritarrei oro har, eta salatzaileei.
Kostua: Doakoa da
Aurkeztu beharreko agiriak:
  • Salatzailearen NA, AIZ edota pasaportea.
  • Salaketan jasotako egitatearen frogatzat har daitekeen dokumentazio guztia.
Dokumentazioa aurkezteko tokia:
  • Udaltzaingoaren bulego nagusian: Jaga kalea, z/g. 24 orduz.
  • Bidearteko udal bulegoan: Bidearte, 10. Goizez, 08:00-15:00; eta arratsaldez, 15:00-18:00 (astelehenetan eta asteazkenetan bakarrik, irailetik ekainera).
Oharrak:
  • Salatutako egitateari buruzko inprimakia bete eta gero, sistemak behin-behineko salaketa egiaztagiria sortu eta mezu elektronikoa bidaliko dizu, zure salaketari buruzko informazioarekin.
  • Salaketa hori sinatu beharra dago eta, beraz, harremanetarako emandako datuak baliatuta, udaltzain bat zurekin jarriko da harremanetan, adostutako data eta orduan lehenago adierazitako bulegoetako batera joan zaitezen, salaketa sinatzera.
Tramitazioa egiten duen atala: Udaltzaingoa - 944666341 - policia_local@basauri.net
Atal hartzailea: Udaltzaingoa - 944666341 - policia_local@basauri.net
Harremanetarako: Atestatuak - Basauriko Udaltzaingoa
Araudia:
Dokumentu normalizatuak:
Ohiko galderak
Ebazpena egiteko organoa: Alkatetza
Isiltasuna: Ezezkoa