Lan esparruak
Aholkularitza juridikoa
Udalaren defentsa juridikoa egitea epaiketetan eta epaiketetatik kanpo, nagusiki zuzenean eta, inoiz, kanpoko abokatuen bidez, horien lana koordinatuta.
Gobernu organoei zein gainontzeko udal arlo eta atalei, erakunde autonomoei eta sozietate publikoei lege-aholkularitza ematea, hala eskatzen denean.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666300
Alkatetza
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666338
Barne Kontrola
Horren egitekoa, Toki Entitatearen eta bere Erakunde Autonomoen egintza guztiak fiskalizatzea da, baldin eta egintza horietan eskubideek eta obligazioek edukin ekonomikoa badute; horrela kudeaketa kasu bakoitzean apligarria zaizkion xedapenei lutu dadin.
Fizkalizazio hori bi modutara egin daiteke: aurrez aldetiko kontrolaren bidez edo ondorengo egiaztatze ekintzen bidez.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666351
Berdintasuna
Berdintasun Atala eratu zen udalerriko berdintasunik eza aztertu eta emakumeen bazterkeria arintzera bideratutako politika publikoak diseinatu, sustatu eta ebaluatzeko
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666336
Berrikuntza eta Gobernu Irekia
Bere zereginak dira administrazio elektronikoa sustatzea eta zaintzea alor horretako betebeharrak betetzen direla.
Basauriko Udalaren eta erakunde autonomoen gardentasuna bultzatzea, eduki generikoak webgunean argitaratzea eta gardentasunari buruzkoak Gardentasun Atarian esekitzea.
Kudeaketa teknikoa egitea, eta herritarren parte-hartzea koordinatu eta dinamizatzea.
Zerbitzu publikoak hobetu daitezela bultzatzea, eta prozesu horretan parte hartzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666342
Diruzaintza
Diruzaintza eta finantza-kudeaketa zuzentzea; funtsak, baloreak eta gauzak kudeatu eta zaintzea; kobrantzak eta ordainketak egitea; ordainketa-epeak eta ordaintzeko batez besteko epeak betetzeari buruzko txostenak egitea. Diru-sarreren kudeaketa eta zerga-bilketa zerbitzuak zuzentzea, eta dagozkion prozedurak sustatu eta zuzentzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666314
Enplegu
Enplegua sustatzeko programen kudeaketa.
Gazteak lan-munduratzeko eta gizarteratzeko programaren (EBLHZ) kudeaketa.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666355
Euskara
Dokumentuak euskaratzeko zerbitzua. Euskararen erabilera eta ikastea bultzatzeko programak, euskarazko klaseak eta ikastaroen antolaketa. Dirulaguntzak kudeatu.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666312
Garapenerako lankidetza
Iparralde eta hegoaldearen arteko pobrezia eta berdintasunik ezari aurre egitea dira garapenerako lankidetza-politika publikoen oinarrizko xedeak. Lankidetza Atalak diru-laguntzak kudeatzen ditu GKEekin batera, hegoaldeko herrialdeetan proiektuak abiarazteko eta iparraldeko herritarrak gaur egungo gizarte-ereduak munduko populazioaren gehiengoari eragindako berdintasunik ezaz kontzientziatzeko.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666336
Gazteria
Basozelai eta San Migeleko Gaztetokiak gestionatzen dira. Gazteriaren Udal Bulegoaren kudeaketa (ZIRT – ZART). MAZ (Musika Alternatiba Zikloa) antolakuntzan parte hartzea. Elkarteei dirulgauntzak.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666311
Giza Baliabideak
xedea udalean zerbitzuak eskaintzen dituzten langileak zuzen kudeatzea da, giza baliabide eskuragarriak hobetuz eta horretarako langileak hautatuz, prestatuz eta udal arloetara atxikiz bete beharreko lanpostu zehatzetara hobekien egokitzearen arabera, baita udaleko langileen lan baldintzak negoziatzea ere.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666362
Gizarte-Ekintza
Atal honen zeregina da zenbait arrazoi direla-eta egoera zaurgarrian edota gizarte-bazterkeria arriskuan egon daitezkeen basauriarrei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako baliabide eta zerbitzuak jasotzeko aukera ematea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:900840895 / 944666348
Herrilanetako Udal Brigada
Herrilanetako Udal Brigada: zerbitzuen, udal-eraikinen eta hiri-altzariak dituen udal jabari publikoaren mantentze-lanak egiten dituzte.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666346
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z)
Herritarrei Udalaren jarduerari, zerbitzuei, administrazioari eta kudeaketari buruzko informazioa ematea. Zenbait alorretako izapideak eta prozesuak kudeatzea: herritarren elkarteak; udal zerga eta ordainketak; obra-lizentziak; herritarren udal errolda; edozein eskaera erregistratzea; egiaztagiriak ematea; Udal Hilerria; datu pertsonalen babesa; abisuak, kexak, iradokizunak eta galderak.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666300
Hezkuntza
Musika Eskolaren kudeaketa. Eskola publikoen mantendu-lanak eta kontserbazioa.Ikastetxeetako IGE-ei Dirulaguntzen kudeaketa.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666311
Hirigintza
Hirigintzaren arloko informazioa, Plan Orokorra izapidetzea, plan partzialak eta bereziak, xehetasun azterlanak, urbanizatzeko jarduera programak, hirigintza proiektuak, birpartzelazio proiektuak, egikaritze aginduak, aurri-espedienteak, prozedura zehatzaileak, obra handiak edota txikiak egiteko hirigintza lizentziak, partzelazioak, bereizteak, jarduera sailkatuak, aurretiazko jakinarazpena behar duten jarduera sailkatuak, hitzarmen proiektuak, nahitaezko desjabetze espedienteak, lagatzeak, hirigintza hitzarmenak. Atalaren ordenantzak.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666310
Idazkaritza Nagusia
Fede publikoa (osoko bilkuren, gobernu batzordeen eta bozeramaileen batzordeen aktak idaztea eta ebazpenen, akordioen, kontratuen, hitzarmenen eta abarren egiaztagiriak egitea) eta
Derrigorrezko lege-aholkularitza ematea legeak ezarritako kasuetan (Alkatetzak edota zinegotzien heren batek hala eskatzen dutenean, gehiengo kalifikatua eskatzen duten gaiak direnean edota Legeak hala xedatzen duenean).
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666313
Informazioaren teknologiak
Udaleko prozedura eta zerbitzuen euskarri den azpiegitura teknologikoa kudeatzea (Udala, erakunde autonomoak eta sozietate publikoak). Prozesuak eta zerbitzuak berrantolatzea udal eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin. Proiektu eta ebazpide teknologikoak garatu eta sustatzea udal zerbitzuak hobetzeko xedearekin.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666318
Ingurumena
INGURUMENA ETA GARAPEN IRAUNKORRA.
Garapen iraunkorragoa sustatzeko planak eta programak diseinatu eta ebaluatzea, Tokiko Agenda 21 edota Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana kasu, eta plan horietako ingurumenaren arloko proiektuak gauzatzea.
Iraunkortasunean hezteko programak garatzea ikastetxeekin batera, adibidez: Eskolako Agenda 21.
Sentsibilizazio kanpainak egitea eta herritarrei ingurumenarekin eta garapen iraunkorrarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa ematea.
Lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legeari lotutako izapideak betetzeko txostenak ematea.
Iraunkortasun Kontseilua dinamizatzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666307
Inmigrazioa
Zeregin nagusia da Udalaren plangintza sustatzea immigrazioari eta aniztasunaren kudeaketari dagokionean, eta kulturarteko ikuspuntua txertatzea Udaleko arlo guztien programetan.
Hona hemen Atal honen zereginetako batzuk:
- Gizartearen errealitatearen diagnostikoa sustazea.
- Harrera eta gizarteratze programa espezifikoak garatzea.
- Zenbait eremutan kulturarteko elkarbizitzari buruzko sentsibilizazioa sustatzeko ekintzak bultzatzea.
- Immigrazioan eta aniztasunaren kudeaketan parte hartzen duten erakunde eta sareen (udalarenak zein udalez gaindikoak) arteko koordinazioa erraztea.
- Kulturarteko elkarbizitzari eta etorkinei dagozkien diru-laguntzak kudeatzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666355
Jaiak
Jaiearako instalazioen eta azpiegituren kudeaketa (eszenatokiak, hesiak, aulkiak, Txosnak, Lonjak, saltoki ibiltariak, barrakak). Elkarteei dirulaguntzak jaien antolakuntzarako.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666311
Kirolak
Udal Kirol erakundea. Kirola sustatzeko kanpainak. Kirol elkarte eta klubei dirulaguntzak.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666311
Kontabilitatea
Kontabilitatearen kudeaketa eta aurrekontuen egikaritzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666314
Kontratazioa eta Zerbitzuak
Honako prozedura hauek izapidetzea: obren kontratazioari buruzkoak; obra publikoen emakidei buruzkoak; zerbitzu publikoak kudeatzeari buruzkoak; zerbitzuei buruzkoak; hornikuntzei buruzkoak; sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlanari buruzkoak; eta Basauriko Udalaren administrazio prozedura bereziak eta pribatuak.
Atalari esleitutako aurrekontu partidak kudeatzea kontabilitate-fase guztietan.
Ondoko zerbitzu hauek kudeatzea: errepideen garbiketa; hondakinen bilketa; eraikin publikoen garbiketa; lorezaintza; arrapalen eta igogailuen mantentze-lanak; haur-jolasen mantentze-lanak; komunikazioa; San Migeletik Basauriko metro geltokiraino doan lanzadera; eta zenbait mantentze-lan.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666309
Kontu-hartzailetza
Ekonomiko-finantzario eta Aurrekontu kudeaketaren barne kontrola eta fiskalizazioa.
Ekonomía Arloaren Buruzagitza.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666317
Kultura
Jarduera kulturalen antolaketa (dantzaldiak, gabonak, udalekuak, dantza agerketa). Kultur elkarteei eta ikastetxeetako IGE-ei dirulaguntzak.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666311
Merkataritza
Herriko merkataritzari laguntza eskaintzea, horiek dinamizatu eta modernizatzeko ekintzen bidez.
Merkatari Elkarteari dirulaguntzak eman bere jarduerak finantzatzeko.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666308
Ondasunak eta Ondarea
Udal Artxiboa, Aseguruak, Ondare erantzukizunari buruzko erreklamazioak, Udal ondarea, Udal etxebizitza eta lonjak, Ondasun eta/edo zerbitzuen administrazio emakidak, Kanonak, Udal aparkalekuak.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666320
Osasuna, Animalien babesa eta Drogomenpekotasuna
Animaliekiko errespetua sortzeko jarduerak, garbitasunaren aldeko jarduerak eta sentsibilizazio-kanpainak. Animaliak jasotzeko zerbitzua kontratatzeko zuzkidura ere programa honen barnean kudeatzen da.
Droga-mendekotasuna prebenitzea eta udalerrian beharrezkotzat jotzen diren prebentzio-jarduerak garatzea.
Udal hilerria kudeatzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666308
Prentsa eta protokolo
Prentsa eta Protokolo bulegoak udal kudeaketari eta Basauriko Udalak sustatutako jarduketa, zerbitzu eta programei buruzko informazioa sortu eta zabaltzen du. Horrez gain, Udalaren ordezkaritza duten ekitaldietako protokolo-alorra koordinatzen du.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666327
Udaltzaingoa
Udalerrietako agintariak, eraikinak eta instalazioak zaintzea eta babestea.
Herrigunean trafikoa arautzea, seinaleztatzea eta zuzentzea.Trafiko-istripuei buruzko atestatuak egitea.
Administrazio antolaketa, ordenantzei dagokienez.
Polizia judizialaren zereginetan parte hartea.
Laguntza ematea istripu, hondamendi edo zorigaitz publiko kasuetan.
Prebentzio izapideak eta delituak eragotziko dituzten eginbideak burutzea.
Espazio publikoak zaintzea eta manifestazioetan edo jendetza elkartzen denean ordena mantentzen laguntzea.
Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666341
Zahartze aktiboa
Nagusientzako aisialdiaren programazioa.
tlfnoa: 944666422 (Kalero)-944666562 (Arizgoiti)-944666340 (Basozelai)-944666300 (OIAC)
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666300
Zerbitzu Teknikoak
Obren lizentzien buruzko eta jarduera lizentzien buruzko txosten teknikoak egitea, ikuskatze lanak eta ofiziosko jarduketak.
Obra publikoen proiektuak eta eraikin publikoen eraberritze eta mantentze proiektuak zuzendu, koordinatu, kontrolatu eta idatzi. Era berean, txosten teknikoak egiten dira, gune publikoetan egiten diren obrei buruzkoak, eraikin publikoko kudeaketari buruzkoak, eta abar.
Poiektuentzako planoak egitea, datuak jasotzea obran bertan, artxibo digitalak maneiatu eta eraldatu, udal sareen planoak kudeatzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666321
Zerga-bilketa
Zerga Bilketako Atalak diru-sarrera publikoen bilketa eraginkorra bermatu behar du, herritarrei ordainketa betebehak ahalbideratuz eta erraztuz (helbideratzeak, ordainketa zatiketak)
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666304
Zergen Gestioa eta Ikuskaritza
Zergen kudeaketa:
Zerga likidazioak kudeatzea obrak edota ekonomia jarduerak egiteagatik, ibilgailuak jabetzan edukitzeagatik, ondasun higiezinak jabetzan izan edota besterentzeagatik, hirigintza lizentziak emateagatik eta jabego publikoan sarbideak, aparkaleku erreserbatuak, terrazak eta abar izateagatik.
Zerga likidazioak direla-eta jarritako errekurtsoak eta erreklamazioak erantzutea.
Katastroa kudeatzea, Bizkaiko Foru Aldundiak hala eskuordetuta.
Zergen ikuskaritza:
Pertsona fisiko eta juridikoen zerga-egoera egiaztatzea eta ikertzea.
Zergen alorreko arau-hausteak direla-eta izapidetutako zigor espedienteak izapidetzea.
- Helb. elek.:
- Telefonoa:944666316