Zirkua plecs "teatro, circo, música y papel"

17:30etan Social Antzokian, sarrerak 6 € denontzat

Lau pertsonaia elkartu eta aldendu dira paperezko eszenatoki batean. Partitura jarraitzen saiatzen dira, soka, tekla, hodi eta artazi artean; eta atze-oihaletik, isiltasunetik, tresna bat eszenatokian agertzen da bat-batean. Modu arriskutsuan kulunkatzen da, eta gainetik akrobatak ari dira dantzan, jira-biran, makurtu eta zutitu egiten dira, eta desoreka ematen diote… desorekari.