Zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira gazteguneetan

     Gaztea zara eta zerbait berria probatu nahi duzu? Hona hemen zure aukera! kartela

   Otsailean hasi eta apirila bitartean, zientzia eta teknologia-tailerrak eskainiko dira Nerbioi Ibaizabaleko gazteguneetan. Herriko begiraleekin batera, gaian adituak diren ikertzaileek eskainiko dituzte tailerrak, eta haiek gertutik ezagutzeko aukera izango duzu! Gainera, tailerren azken saioan, eskualdeko enpresa batera egingo dugu irteera,  eta bertako profesionalak eta lan-jarduera ezagutuko ditugu.

   Bizilabe ekimenaren jarraipena da,  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi Ibaizabaleko udalerrietako (Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio) Gazteria Sailek abiatutakoa, Elhuyarrekin elkarlanean, Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteen enplegua sustatzeko.

   Zein tailer eskainiko dira Basauriko Gaztegunean?

  • CSI tailerra: misteriozko istorio bat argituko dugu, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez.   

   Online tailerrak: tailerra egiteko materiala emango zaie partaideei .

  • Sukalde-zientzia: sukaldean arituko gara zientzia erabiliz, zuzeneko online saioen bidez,. 
  • Steam Challenge: zuzeneko online saioen bidez, denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta jarduerak egingo ditugu.

UDALERRIA

TAILERRA

ADINA

DATAK

+ARGIBIDEAK ETA IZEN-EMATEA

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA

Basauri

CSI

(presentziala)

14-17 urte

Apirilak 16 , 23, 30 eta maiatzak 7, 14

18:00-20:00

Izen-emateak martxoaren 30era arte: hemen

zirtzart@basauri.eus

944 666 400 / 634 984 615

Webgunea :https://www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/

Basauri

SUKALDE-ZIENTZIA

Online tailerra

 

12-15

urte

Apirilak 5,6, 7

11:00 -13:00

Izen-emateak martxoaren 19ra arte: hemen

Basauri

STEAM CHALLENGE

Online tailerra

12-15 urte

Apirilak 17,24 eta maiatzak  1

11:00-13:00

Izen-emateak martxoaren 19ra arte: hemen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Basauri, 2021ko, martxoaren 10a.

Etiketak