Zer da IZENPE ziurtapena?

Udaleko Izenpe erakundeko egiaztapenak udalaren web lekuaren segurtasuna bermatzen du, eta herritar egiaztapenak herritarrari interneten modu seguruan izapideak egitea bermatzen dio.
Izenpe Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek sortutako erakunde egiaztatzailea da, eta erakunde hori arduratzen da egiaztapen digitalak emateaz eta gestionatzeaz. Izenpe erakundeak Identifikazio Pertsonaleko txartela emango dizu, eta horrek zure izapideak modu seguruan egiteko aukera ematen dizu, txartelak, bestalde, izaera pertsonala eta besterenezina du, zeren eta titularrari informazioa eskatu, eta dokumentazio digitalki sinatzeko aukera ematen baitio. Oso garrantzitsua da sinadura digital horrek eskuz idatzitakoak duen balio juridiko bera duela kontuan izatea.
Izenpe egiaztapena duen txartela badaukazu (ONA edo herritar erabileren txartela), edo egiaztapen digitala duen txartelen bat, nola diren, NAN digitala, Ancert, Carmerfirma edo ACA, leku horretan, izapideak egiteko aukera daukazu.

Nola erabili zerbitzu bat Izenpe ziurtapenarekin
Egiaztapena behar duen zerbitzu bat erabiltzen duzunean, txartela txartelak irakurtzeko tokian sartu behar duzu. Jarraian, sistemak zure ziurtapena onartuko du eta txartelaren PIN zenbakia sartzeko eskatuko dizu. Behin identifikatua izandakoan, Izenpe egiaztapena behar duen edozein zerbitzu erabiltzeko aukera emango dizu.

Izenpe egiaztapena eskatu
Izenpe ziurtapena lortzeko, erregistroko hurrengo leku hauetara jo dezakezu: Basauriko Udalan

Txartela eskatzeko, beharrezkoa da norbera joan eta NAN aurkeztea, AIZ (atzerritarren kasuan) edo IFZ (enpresen kasuan). Izenpek eskutitz bat igorriko dizu postaz etxera, eskutitz horren barruan PIN eta PUK kodeak dituen gutunazala eta telefono bidezko identifikaziorako pasahitza duen orria egongo dira. Txartela jasotzera jabeak berak joan beharko du eskabidea egin zuen bulegora, eta bai NAN/AIZ/IFZ dokumentua bai Izenpek bidalitako eskutitza aurkeztu beharko ditu.
Txartela jasotzean, eskatzaile bakoitzari karpeta batean emango zaizkio txartela erabiltzeko arauak, bai txartel-irakurgailua (familia bakoitzeko bat), bai hura instalatzeko CD-Roma, bai ziurtagiria kudeatzeko softwarea.

egiaztapena instalatu
Izenpe egiaztapena duen txartel bat baduzu (ONA edo herritar egiaztapena), orrialde honetan aurkituko duzu hori erabiltzeko beharrezko softwarea. Izenperen orrialdea
NAN elektronikoa baduzu, orrialde honetan aurkituko duzu hori erabiltzeko beharrezko softwarea. nan elektroniko orrialdea

Zer egin behar da identifikazioarekin arazorik izanez gero?
Gure web orrialdean identifikazioarekin arazorik baduzu, lehenengo eta behin, egiaztatu ziurtagiria egoki instalatuta dagoela sinadura-probaren orrian.

Sinadura-proba hori ibili ezean, egiaztatu instalatzeko urratsak egoki bete dituzula.

Arazoak izaten jarraituz gero, galdetu ziurtagiriaren hornitzaileari.