Zarataren aurkako Ekintza Planaren jendaurrean jartzea.

Alegazioak edota iradokizunak aurkezteko epea abenduaren 28ra arte.

   Zarataren aurkako Ekintza Panari hasierako onespena ematea onartu zuen Udalbatzak, 2017ko ekainaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran. Horrekin batera, espedientea 3 hilabetez jendau¬rrean jartzea xedatu zuen, aldizkari ofizialetako azken iragarkiaren argitaratze-datatik zenbatzen hasita. Epea abenduaren 28an bukatuko da eta, bitartean,, interesdunek aukera izango dute egoki iritzitako alegazioak edota iradokizunak aurkezteko .

   Planaren dokumentazio osoa eskuragarri egongo da udaletxean (Kareaga Goikoa 52), Lurralde-politika eta Kontratazio Arloan (3. solairua).