Valentin Fernandez "Pinceles" Eri Eskultura

   Pinceles-en omeneko monumentua. Zementuzko idulki gainean dagoen pieza metalikoa Ixatxak sarietan emandako garaikurra da. Plakak "Pinceles Ixatxak omenaldia Valentin Fernández Martinez. Victor Sarriugartek oparitutako lana. Homanaje a Valentín Fernández Martínez. Obra donada por Victor Sarriugarte. 2002-01-18" dio.

   1926. urtean San Fauston jaioa, La Basconian egin zuen lan gaztea zenetik. Bere jarrera artistikoa txikitatik atera zitzaion eta Bilbon pintura ikasteko beka lortu zuen. Hainbat esposizio egin zituen: 1971. urtean egindako kulturaren murala, 1975. urteko “Gernikako beste arbola” ilustrazioa eta San migel etxeko monumentua. 1993. urtean hil zen. 1995eko uztailaren 7an bere izena, Valentín Fernandez "Pinceles", zeraman parkea inauguratu zen San Migelen.

Escultura a Valentín Fernández