Umeentzako ate zabalik jardunaldiak

Basauriko Udala barrutik eta kanpotik

Orokorrean hiritarrek, Udalari buruz, administrazio-erakunde bat dela pentsatzen dute, eta zergak biltzeaz eta gestioak tramitatzeaz arduratzen dela. Hiritarrek udalari buruz duten iruditik kanpo geratzen da, zerbitzu eskaintzaile den kontzeptua.

Baina erakunde horiek denboraren joanean jarraitu duten bilakaera hiritarrengandik, zuretzako izango den kontzeptutik, hurbil egoteaz arduratzea izan da, gobernu-ikuspegi batetik baino areago.

Demokrazia Parte Hartzailea Udal erakundeetara iritsi zenetik, gero eta gehiago ematen zaie hitza hiritarrei, eta ugarituz doaz parte-hartzeko bideak, eta udala gero eta gehiago dago hurrengo kontzeptuei lotua: hiritarrentzat, hiritarrengatik, eta herritarrekin.

Hiru puntu horiek kontuan izanda, jardunaldiak antolatzekoan izan dugun helburua udala herritarrei hurbiltzea izan da, eta egiten dugun lan guztia ezagutzera ematea, bai eraiki barruan egiten dena bai horren erakunde autonomoen bidez egiten dena, modu horretan, Basauriko herritarrek, zerbitzuren batean pentsatzen dutenean, beren udalak eskaintza hori ba ote duen jakiteko, edo bestela, informazioa eman diezaioten ea beste bitartekoaren batera joan behar duten. Halaber, Jardunaldia erakusleiho bezala aprobetxatu da online baliabideak eta sortu berri den auzotarren bitartekaritza zerbitzua aurkeztu eta dinamizatzeko.

EranskinaTamaina
Umeentzako ate zabalik jardunaldiak 18.68 KB
Argazkiak653.76 KB