UDALEKUAK 2018

Izena emateko epea irekita apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte.

Udalekuak bi txandatan banatuko dira:

    1. txanda: uztailaren 2tik 13ra
    2. txanda: uztailaren 16tik 27ra

Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan), 08:30etik 19:30era, edota San Migelen, Pagasarri kalean, 08:30etik 14:00etara.

Izena ematea Internet bidez: Apirilaren 23tik aurrera.

Argibide guztiak jakiteko kontsulta ezazu erantsitako liburuxka.

 

Basauri, 2018ko apirilaren 9an.

Udalekuak 2018

EranskinaTamaina
Udalekuak 2018 liburuxka (pdf)3.33 MB