Udalak Matxitxako aparkalekua berritzeko lanak adjudikatu ditu.

Basauriko Udalak Matxitxako aparkalekuko asfaltoa berritzeko, aparkalekua berrantolatzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak adjudikatu ditu, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat ere jarriko dute aparkalekuan.

Obrek bi hilabeteko iraupena izango dute, eta, haien baitan, aparkalekua berrantolatu, irisgarritasuna hobetu eta asfaltoa berrituko dituzte. Gaur egun, jende askok erabiltzen du Matxitxako aparkalekua, baina ez du sarbide eta ibilbide irisgarririk, eta zoladura berritu beharra dago. Esku-hartzearen bidez, hormigoi inprimatuzko espaloi irisgarri bat eraikiko da kanpoko espaloitik, aparkalekua berriz asfaltatuko da, eta seinaleak, argiak eta saneamendua hobetuko dira. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bikoitz bat jartzeko instalazioa egingo da. Obrak amaitzean, guztira 69 aparkaleku-plaza egongo dira; horietako 2 behar bereziak dituzten pertsonentzat izango dira, eta beste 2 ibilgailu elektrikoak kargatzeko. Basauriko Udalak 115.963 euro inbertituko ditu esku-hartze honetan.

Lanak Auzoegin Auzoetako Ekintza Planaren barruan kokatzen dira. Plan horren helburua da udalerriko hainbat lekutan modernizazio- eta lehengoratze-lanak egitea, aintzat hartuta bizilagunek, elkarteek eta kolektiboek hainbat partaidetza-kanalen bidez egindako eskaerak.

Basauri, 2022ko urtarrilaren 3a

Matxitxako aparkalekua

Etiketak