Udal plangintzako aholku batzordea

Basauriko Udal Plangintzako Aholku Batzordeak, aholkurako eta eztabaidarako kide anitzeko organoa bezala, hirigintzako plangintzan gizarteak parte hartzea du helburu, hirigintzako ondarearen babesa eta udalerriaren garapen arrazionala eta bideragarria bultzatzeko.

Basauriko Udal Plangintzako Aholku Batzordea aholkurako eta eztabaidarako tokiko organo bat da, hiriko hirigintzako planak egin, bideratu eta onesteko prozesua gizartearekin hitzartzearren.

Funtzioak

  • Udalak aurkezten dizkion egiturazko hirigintza-antolamenduko zehaztapen guztietan (ofizioz eginak nahiz alderdi batek eskatuak) kontsulta egitea, eztabaidatzea eta txostenak egitea da Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordearen eginkizuna. Haren txostenak nahitaezkoak izango dira baina ez dira lotesleak izango. Udalak Aholku Batzordearen irizpideari jarraitzen ez badio, ebazpen arrazoitua eman beharko du.
  • Bereziki, Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordeak ondoko eginkizunak bete behar ditu: 
  • Udalari aztertzeko aurkezten zaizkion egiturazko hirigintza-antolamenduaren zehaztapenei buruzko ekimen, iradokizun, proposamen eta alternatibak aztertzea, txostenak eginez.
  • Herritarren parte hartzerako bide izatea.
  • Elkarte eta erakunde ezberdinen lankidetza eta konpromisoa sustatzea eta bultzatzea, proposatzen diren egiturazko hirigintza- antolamenduko zehaztapenetan. 
  • Udal Plangintzako Aholku Batzordearen proposamen edo alternatibek gomendio izaera izango dute udaleko gobernu organoentzat, eta aurreko horiek gomendioren bat baztertu edo aldatzekotan ongi oinarritutako erantzuna eman beharko dute.
  • Edonola ere, dagokion hirigintzako agiria behin betiko onesterakoan Aholku Batzordeak eman zituen irtenbideak ez hartzeko arrazoiak azaldu beharko ditu Udalak.

Osaera
 
Plangintzako Aholku Batzordeak ondoko kide hauek izango ditu:

a)    Batzordeko lehendakaritza: Udaleko alkatea, edo hark eskuordetzen duen zinegotzi bat.

b)    Batzordeko lehendakariordeak:

1. Hirigintza-arloko zinegotzi eskuordetua edo hark eskuordetzen duen Udalbatzako kidea.

2. Ingurumen-arloko zinegotzi eskuordetua edo hark eskuordetzen duen Udalbatzako kidea. Hirigintza-arloko eta Ingurumen-arloko zinegotzia pertsona berbera izanez gero, alkateak hauta bidez izendatzen duen Udalbatzako edozein kide izan ahalko da batzordeko bigarren buruordea.

c)    Epaimahaikide titularrak.

  • Lurralde Politikako zuzendaria; hitza edukiko du, baina proposamen-gaitasunik ez.
  • Auzokideen elkarteen izenean: Ordezkari 1.
  • Elkarte ekologisten eta ingurumenaren aldekoen izenean: Ordezkari 1.
  • Zentral sindikalen izenean: Ordezkari 1.
  • Merkatari eta enpresaburuen elkarteen izenean: Ordezkari 1.
  • Ezinduen elkarteen izenean: Ordezkari 1.
  • Gazteriaren kontseiluaren/gazteen elkarteen izenean: Ordezkari 1.
  • Emakumeen elkarteen izenean: Ordezkari 1.

d) Idazkaria: Hirigintza-gaietan eskudun den saileko goi
mailako teknikari bat; hitz egiteko eskubidearekin, baina proposamen-gaitasunik gabe.

e) Era berean, udal talde politiko bakoitzeko ordezkari bat ere bertaratu ahalko da, hitza bai, baina proposamen-gaitasunik gabe.