Txurroak saltzeko postu bat jartzeko eskabideak aurkezteko deialdia

Argitalpen data: 
2019(e)ko Urriaren 29(e)an
Amaiera data: 
2019(e)ko Azaroaren 15(e)an

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 1etik 15era izango da.

 

Basauriko udalerrian kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera, txurroak saltzeko postu bat jartzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2019ko azaroaren 1etik 15era bitartean.

Aurreikusitako postu kopurua baino eskabide gehiago aurkeztekotan, esleipena zozketa bidez egingo da.

Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), 08:30etik 19:30era, edota San Migeleko bulegoan, Pagasarri kalean, 08:30etik 14:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

•    Eskabidea beteta eta sinatuta.
•    Eskatzailearen IFZ / IFKren kopia.
•    Janari-maneatzailearen txartela.
•    Ibilgailuaren egokitzapenaren deskribapena eta bere ezaugarriak (fitxa teknikoa).
•    Zirkulazio-baimena.
•    IAT (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa) igaro izana egiaztatzen duen agiria.
•    Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratua).
•    Su-itzalgailuari dagokion dokumentazioa.
•    Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.
•    Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.
•    Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.

EranskinaTamaina
Eskaera kaleko salmenta (pdf)138.83 KB