Testuen itzulpen eta zuzenketa zerbitzua
Eskainitako zerbitzuak
- Itzulpen zerbitzua.
- Euskarazko testuen zuzenketa
Zerbitzuaren ezaugarriak
- Basauriko Udalak itzulpen eta zuzenketa zerbitzua eskaintzen du.
- Zerbitzua doakoa da.
- Gehienez ere, 5 orrialde edo 1200 hitzeko testuak itzuliko dira. Nolanahi ere, testu luzeagoak bidaliz gero hitz egingo dugu.
- Itzuli beharreko testuak publikoari zuzenduta egon behar dira; beraz, barne erabilerako txostenak ez dira itzuliko (enpresaren estatutuak, adibidez, edo, barne harremanetarako beste edozein txosten).
- Zerbitzua eskatzen dutenak Basauriko merkatariak, hotelariak edo elkarteak izan behar dute.
Sakatu, eta Itzulpen Zerbitzuan sar zaitez Itzulpen serbitzua


