Tailerrak, Zinema eta Musika MAZ BASAURIN

   Zortzigarren edizioa hasteko hilabete bat baino gehiago falta den arren, MAZ Basaurik inoiz baino bono gehiago saldu ditu jada. MAZ Basauriren doako kontzertu guztiak larunbatean, apirilaren 27an, izango dira Basozelaiko Zortziko plazan. Zine MAZ-en proiekzioak maiatzaren 2an, 9an eta 16an izango dira Social Antzokian, 20etan eta 22etan. Gainera, Play ‘N’ Kids-en eskutik musikarekin erlazionatutako tatuaje, makillaje eta pintura tailerrak izango dira, Ciscar DJren sesioarekin.

   Beti bezala, euria iragarrita balego, Zortziko plazako doakoak Solobarria plazako karpan egingo lirateke, aldez aurretik jaialdiaren sare sozialetan abisatu eta gero.

   2019ko edizio honetarako ticket-ek salmentan jarraitzen dute hurrengo salneurrietan: eguneko sarrerak, 11€+gastuak (egunean bertan, 14€) eta 4 egunetako bonoak, 30€+gastuak.

Kutxabank multizerbitzu kutxazainetan
https://ticket.kutxabank.es/basaurisocial/public/janto/
Social Antzokiko txarteldegian

MAZ BASAURI 2019

Ostirala, apirilak 26
Social Antzokia, 21.30h
Christina Rosenvinge + Anari

Larunbata, apirilak 27

Zortziko plaza (Basozelai), 12.30h, doan
Txiki MAZ: tailerrak, Ciscar DJ, Txiki MAZ Rock Band

Zortziko plaza (Basozelai), 18.00h, doan
Haxotz + Agian + Voltium

Social Antzokia, 21.30h
Toundra + Mursego

Ostirala, maiatzak 3

Social Antzokia, 21.00h
Viva Suecia + Triángulo de Amor Bizarro + The Owl Project

Larunbata, maiatzak 4
Social Antzokia, 21.30h
Iseo & Dodosound With The Mousehunters + Hakima Flissi

Basauri, 2019ko martxoaren 26an.

Etiketak