Somaliari laguntza
Dohaintza egiteko zenbait aukera daude:
1º) On-line dohaintza:
Ziurtagiri hori 2012ko lehen hiruhilekoan bidaliko dizuete.
Formularioa bete ahal izateko lotura honen bitartez sartu behar zarete
2º) Alboan GKEk fondoak jasotzeko prestatu duen kontu-zenbakian dirua sartuz:
Horretarako, aldez aurretik webgunean daukazuen inprimakia bete behar da (datu guztiak, bereziki izen-abizenak, IFZ (NAN+Letra) eta helbidea. Inprimatu eta bete behar duzuen formularioa lotura honen bitartez eskuratu ahal duzueenlace
Inprimakian “Basauriko Udala” jarri behar duzue “Erakundea” atalean.
Inprimakia betetzen duzuenean inprimatu eta bankura eraman behar duzue. Bankuan zenbat diru sartu nahi duzuen esan behar duzue, eta sarreraren kontzeptuan “Somalia-Basauri” jarri. Bankuak diru-sarreraren frogagiria emango dizue eta eraman duzuen agiria itzuliko dizue. Agiri biak ohiko posta bidez bidali behar zaizkio ALBOANi, inprimatu duzuen agirian ageri den helbidera. Hori guztia egin behar da dohaintza erregistratuta gera dadin eta PFEZren aitorpenerako ziurtagiria bidali ahal izan dezagun.
3º) Dohaintza anonimoa:
Nahikoa da bankura joatea eta prestatu den kontu-zenbakian dirua sartzea:
Euskadiko Kutxa 3035-0083-27-0830064469
Sarreraren kontzeptuan "Somalia-Basauri" jarri behar da.
Kasu honetan ez da bidaliko PFEZrako ziurtagiririk, ekarpena egin zuen pertsonaren datuak ez direlako agertzen.
Oso garrantzitsua da erreferentzia horiek ematea, honetarako:
- Ekarpena Larrialdirako dela erregistratuta geratzeko (GKEk beste helburu batzuetarako dohaintzak dauzkalako).
- Ekarpena Basauriko Udalarekin lotutako pertsona batek egin duela erregistratuta geratzeko.
- PFEZen zuen ekarpenaren kenkaria aplikatu nahi baduzue, oso garrantzitsua da zuen datu guztiak ematea, ALBOANek datu horiek Ogasunari jakinarazi behar dizkiolako.
Bizkaian, zerga-kenkaria ekarpenaren kopuruaren % 30 da.
Jakina, datu guztien tratamendua konfidentziala da datuen babes ofizialeko legearen arabera: 15/1999 Lege Organikoa.
Nola iristen da emandakoa zonara?
- ALBOAN Jesusen Konpainiako (Jesuitak) GKE bat da eta garapenerako kooperazioa du helburu. Ildo horri jarraiki, lanean diharduen erakundeek eskatuta, laguntza humanitarioen ekintzetan laguntzen du. Ekintza honetan ENTRECULTURAS GKErekin lankidetzan dihardu, zonan kooperazio-ibilbide zabala baitu.
- AALBOAN eta ENTRECULTURAS erakundeek funtsak biltzen dituzte, ENTRECULTURASek kontrola eta jarraipena egiten du eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (JRS) funtsak eremuan dauden beharren arabera eta ENTRECULTURASek kontrolatutako proiektuari jarraiki erabiltzen ditu.
- Funtsak Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren (JRS) (Ekialdeko Afrika) kontuetara banku-transferentziak eginda iritsarazten dira.
- Bai ALBOAN erakundeak, bai ENTRECULTURAS eta JRS erakundeek urtero beren kontuak ikuskarazten dituzte.
- ALBOANen kasuan, laburpena pertsona emaile guztiei bidaltzen zaie eta memoria orokorra behar duenaren esku web orrian edo bere bulegoetan egoten da.
2010eko ikuskaritzaren emaitzari dagokion lotura
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Foroak
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte ongizatea
- Ezagutu itzazu Udalbatzaren erabakiak
- Kontsumitzaileari arreta eskaintza
- Herritarren partaidetza
- Herritaren Babeserako Zerbitzua
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitezea
- Merkataritzan Euskara
- Enpleguaren Eskaintza Publikoa
- Bekak eta laguntzak
- Lehiaketak
- Nabarmenduak
- Berriak
- Agenda


