Basauriko Udaleko Berdintasun Arlotik eta Sexu Informaziorako Bulegotik bultza nahi dugun sexu heziketa, kalitatezkoa, eraginkorra eta prebentiboa izan dadila nahi dugu, hain zuzen, pertsonei beren sexualitatea modu positiboan, osasungarrian, solidarioan eta kontzienteki bizitzen lagun diezaiela.
Jardunaldi hauen helburua hausnarketa profesional eta sozialerako esparru bat eskaintzea da, eta giltzarri teorikoak eskaini eta hezkuntza praktikak erakutsi ditzala. Espero dugu jardunaldi hauek pistak emango dizkietela, gazteei, gurasoei, hezkuntzako profesionalei, sexologiakoei, berdintasunekoei, eta noski, jende guztiari orokorrean, izan ditzaketen dilema zaharrak gainditu eta sexu-dibertsitatea ulertzeko.
"Ikasten den sexualitatea" Jardunaldiak 2010eko otsailaren 26 eta 27an egingo dira. Badakigu, eta ongi jakin ere, bide luzea gelditzen zaigula oraindik eta beharrezkoa dela oraindik ere sexualitateaz edo sexu-heziketaz ari garenean zertaz hitz egiten ari garen argitzea, eta bestalde, prozesu horretan baliagarriak izan diren ibilbide profesionalak, pertsonalak eta sozialak partekatuko ditugu.


