Sarreren zozketa

Athletic Cluben patronoa den aldetik dagozkion sarrerak zozketatuko ditu Basauriko Udalak, UEFAko finalerako bi sarrera eta Kopako finalerako beste bi sarrera. Athleticek maiatzaren 9an eta 25ean jokatuko ditu bi final horiek.   Horretarako, izena emateko bi formulario prestatu dira. Interesdunek izena eman dezakete maiatzaren 3tik 7ra (12:00etara arte) UEFAko finalerako eta maiatzaren 3tik 16ra (12:00etara arte) Kopako finalerako.

Izena emateko betekizunak:

  • Basauriko biztanleen erroldan izena emanda egotea (udalbatzako kideak izan ezik, horiek ezin izango dutelako parte hartu).
  • Hauek ematea: NANa, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia (nahitaezko eremuak).

Formulario honen bidez erregistroa amaitu ostean, inskripzio-zenbaki bat hartuko duzue e-mailez, zozketan identifikatzeko.

Zozketak:

UEFAko finala Zozketaren emaitza ikusi

Zozketa udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da maiatzaren 7an, 13:00etan.

Kopako finala Zozketaren emaitza ikusi
Zozketa udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da maiatzaren 16an, 13:00etan.

Bi zozketak udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo dira, eta udaleko idazkaria han egongo da, fede emateko. Aplikazio informatiko batek zenbaki guztiak “e-ontzian" daudela erakutsiko du, eta zerrendan zehar ibiliko da, inskripzio-zenbakia ikusten utzi barik. Ikusleen artetik, pertsona batek botoia sakatuko du, zerrenda zenbaki batean geratzeko. Zenbaki hori lehenengo sarrerarena izango da. Gero, prozesu berdina egingo du bigarrenerako.

Sarrerak jasotzeko betekizunak

  • NANa aurkeztea