Sarrera
Euskara sustatzeko ekintza planetan, bai oraingoan bai aurrekoetan, udalerriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko ekintzak jaso dira: harreman-eremu garrantzitsuak dira biak, eta lan egin behar da bertan ere euskararen erabilera normalizatu dadin.
Horren harira, Udalak diagnostiko bat egin zuen 2005ean, jakiteko, batetik, zein zen euskararen egoera merkataritzan eta ostalaritzan, eta, bestetik, neurtzeko jakintza-maila, erabilera, jarrera eta euskara egunerokoan erabiltzeko proiektuetan parte hartzeko interesa. Ikerketa hura eta bere ondorioak oinarri hartuta, Ekintza Plan bat ezarri zen, zeina indarrean egon baita orain arte.
Ekintza Plan horren barruan, aldizka hitzarmenak sinatu dira merkataritzarekin, eta, horren harira, merkataritza-establezimenduetara bisitak egin dira eta euskara sustatzeko ekintzak dinamizatu dira: euskara-eskolak dendarientzat, erosketa-poltsak opari Programan parte hartzen zuten dendei, sari edo detailetxoak bezeroentzat eta abar. Gainera, udalerriko dendetan harremana euskaraz izateko ele bitan diseinatutako kartelak, hiztegiak eta materiala banatu da.
Bestalde, errotuluetan, irudi korporatiboaren osagaietan, webguneetan eta informatika-programetan euskara erabiltzeko dirulaguntzen programa mantendu egin da urte hauetan guztietan zehar, eta itzulpen eta hizkuntza-aholkularitzako doako zerbitzua ere bai.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Merkatariza. Euskara zerbitzua foiletoa (pdf) | 2.25 MB |
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Herritarren partaidetza
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte-Zerbitzuak
- Inmigrazioa, Aniztasuna eta Elkarbizitza
- Basauriko Oroimena
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitzea
- Euskara Biziberritzeko Plana
- Merkataritzan Euskara