Jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren dinamizazioak esku hartze globala eskatzen du, sistema hau osatzen duten kolektibo guztien aldetik: langabezian dauden pertsonak, enplegua duten pertsonak, enplegu-emaileak eta ingurunea.

Zentzu honetan, hauek dira jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sustapenari dagozkion helburuak:

· Udalerriko pertsonen laneratzeari sostengua eskaintzea, bai langabezian dauden bai okupazioa duten pertsonen laneratzeari.

· Sare ekonomikoaren garapena bultzatzea, enpresa berriei eta jadanik sortuta dauden enpresen finkapenari begira aholkularitza eta laguntza-zerbitzu egokia emanez.

· Herriko merkataritzari laguntza eskaintzea, horiek dinamizatu eta modernizatzeko ekintzen bidez.

· Inplementatutako jardueren eraginkortasuna areagotzeko, sareen garapena bultza eta horietan parte hartzeko borondatea indartu.

· Abian jarritako jardueren eragina sistematikoki ebaluatu.

Helburu horiek lortzeko helburuz, Basauriko Udalak hurrengo baliabide hauek aurreikusi ditu:

Horien artean, hurrengo hau nabarmendu behar dugu, Behargintza Basauri-Etxebarri udal sozietatea, enplegua hobetzeko, enpresak sortu eta finka daitezen laguntza emateko, eta enpresa jarduera garatzeko erakundea da. 

BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI

Helbidea: Baskonia, 1. 48970 Basauri
Telefonoa: 94 426 29 99
E-maila: info@behargintza.eus
Web: www.behargintza.eus/eu

Eta bestalde, CIPEB (LHZEB)-Lanbide Hastapenerako Zentroa Etxebarri-Basauri dago, horrek 21 urtetik beherakoei prestakuntza eskaintzen die, Bigarren Hezkuntzako Graduaturi ez dutenei, beren laneratzea errazteko helburuz.