Santa María Magdalena Eliza

Finagako San Martin elizatik (Basauri) datorren estela bat du eliza honek atarian. Disko formako burua eta morru trapezoidala du. Zerra hortzez inguratutako borobil baten barruan gurutze greko bat darama alde batean eta bestean "Belaco filivs/ cent(um) lecen mil(l)e" dauka idatzia bi borobilen barnean, ikertzaileren batek 1072 urtean kokatu duena. Estela bisigodoa zela uste bazen ere, orain X. eta XI. mendeen artean kokatzen da. Gaur egungo eliza IX. Mendekoa da, 1107 urteko dokumentu batean Oña-ko monasteriora dohaintza bezala eskaini ziotela ere agertzen da. Jatorrizko eraikinetik gutxi mantentzen da, asko aldatu baita. Baoetan gezileihoak dituzten harlanduzko lan hormak XVI. Mendekoak dirudite. Egurrez estalitako ganga bakarra du. Sarreran dagoen hilobia, Ordoño erregearena zela uste zena, XIV. Mendekoa da.

Iglesia de Santa María