San Migeleko eta San Faustoko jaietako azoka txikietan kaleko salmentan aritzeko deialdia

Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko uztailaren 15etik 30era arte.

   2018ko uztailaren 15etik 30era arte egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietako merkatu txikian postua jartzeko eskabideak aurkezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian kaleko salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14. artikuluak:

«14. artikulua.- Azoka txikia San Faustoko eta San Migeleko jaietan
1.- San Faustoko Jaietako azoka txikia jaiek iraun bitartean egingo da Uribarriko errondan eta Matxitxako kaleko luzapenean. Azpiegitura, muntaia eta desmuntaia eskatzaileen kontura izango da. Udalak zehaztuko du eskuragarri dauden postuen kopurua, dagoen erabilera publikoko espazioaren arabera. San Migeleko azoka txikia, berriz, Elizondo kalean jarriko da.
2.- Eskaerak aurkezteko epea urte bakoitzeko uztailaren 15etik 30era arte izango da, eta deialdia Udalaren webgunean eta Iragarki Taulan argitaratuko da. Udalak ezarriko ditu galdagarri diren aniztasun-irizpideak, produktuen aniztasuna eta berritzea bermatzeko helburuarekin.
3.- Ez dago aurreikusita kaleko salmentarako horrelako azoka txikiak jartzea udalerriko gainontzeko auzoetako jaietan.
4.- Postuak jarriko dira oinezkoen iragaiteari trabarik eragin gabe».

   San Faustoko jaiak urriaren 6tik 14ra bitartean izango dira. 23 postu esleituko dira. eta puxikak saltzeko 2 baimen.
   San Migeleko jaiak, berriz, irailaren 22tik 30ra bitartean izango dira. 7 postu esleituko dira eta puxikak saltzeko baimen bat.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (ereduak, beherago):
-    Eskabidea, beteta eta sinatuta. Merkatu txiki bakoitzeko bat (bietan parte hartu nahi dutenek).
-    Eskatzailearen IFZ/IFK.
-    Erantzukizun zibileko aseguru-poliza, eta ordainagiri eguneratua.
-    Gizarte Segurantzan alta egotearen egiaztagiria, kotizazioa kobratu izanaren azken ordainagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
-    Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria.

Basauri, 2018ko uztailaren 10ean.

Etiketak