San Migel eta Arizgoitiko erretiratuen etxeetako tabernen zerbitzua emateko hurrengo lizitazioa

Argitalpen data: 
2023(e)ko Martxoaren 17(e)an

Honen bidez jakinarazten dugu Basauriko Udalak Arizgoitiko eta San Migeleko Erretiratuen Etxeko tabernaren ustiapena lizitaziora ateratzeko asmoa duela.

Zerbitzua garatzeko interesa dutenek informazioa eska dezakete, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, udaletxeko Ondasunen Departamentuan.

Kontratuak bi urteko iraupena izango du hasieran, eta urtebeteko bi luzapen izan ditzake.

Kontratuaren prezioa, berrikustekoa ez den urteko kanon gisa, lizitatzaileek eskaini beharko dute, proposamen ekonomikoaren barruan, eta eskaini beharreko gutxienekoa 240 €/urte izango da.

Esleipendunak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) alta eman beharko du, janari-erabiltzailearen txartela eduki, zerga-betebeharrak egunean izan eta erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu.

EranskinaTamaina
Lizitazioaren iragarkia (pdf)94.65 KB