San Faustoetako eta San Migeleko jaietan denda-kamioekin kaleko salmenta egiteko eskabideak aurtezteko deialdia

Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko uztailaren 15etik 30era arte.

2018ko uztailaren 15etik 30era egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietan denda-kamioekin kaleko salmenta egiteko eskabideak aurtezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14 artikuluak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

•    Eskabidea.
•    IFZ / IFKren kopia.
•    Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.
•    Janari-maneatzailearen txartela.
•    Ibilgailuaren egokitzapenaren deskribapena eta bere ezaugarriak (fitxa teknikoa).
•    Salgaien deskribapena.
•    Zirkulazio-baimena.
•    Gida-baimena.
•    IAT (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa) igaro izana egiaztatzen duen agiria.
•    Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zera horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.

 

Basauri, 2018ko uztailaren 3an.

EranskinaTamaina
Eskaera kaleko salmenta (pdf)138.83 KB
Etiketak