San Faustoetako eta San Migeleko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko eskabideak aurtezteko deialdia

Argitalpen data: 
2019(e)ko Uztailaren 10(e)an
Amaiera data: 
2019(e)ko Uztailaren 30(e)an

Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko uztailaren 15etik 30era arte.

  2019ko uztailaren 15etik 30era egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko eskabideak aurtezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14. artikuluak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

•    Eskabidea beteta eta sinatuta.
•    Eskatzailearen IFZ / IFKren kopia.
•    Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.
•    Janari-maneatzailearen txartela.
•    Ibilgailuaren egokitzapenaren deskribapena eta bere ezaugarriak (fitxa teknikoa).
•    Salgaien deskribapena.
•    Zirkulazio-baimena.
•    Gida-baimena.
•    IAT (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa) igaro izana egiaztatzen duen agiria.
•    Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua eta ibilgailuaren asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratuak).
•    Su-itzalgailuari dagokion dokumentazioa.
•    Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.
•    Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.

 

Udaltzaingoaren aginduei jarraituta, ibilgailua egunero kendu beharko da.
Jarduera aurrera eramateko, dagokion tasa ordaindu beharko da.

EranskinaTamaina
Eskaera (pdf)138.83 KB