1673. urtean eraiki edo berreraiki zen Francisco Salazar y Abedaño, Ariz eta Artunduagako dorreen oinordekoa eta Margarita de Saravia e Irazagorriaren arteko ezkontzarako. Bien ezkutuak ateburuan daude. Antzinetik dorrea, errota eta burdinolak osatzen zuten multzoaren zatia izan zen. 1706. urtean lan garrantzitsuak egin ziren eta ermitaren jabe berdinarena ziren Etxebarriko dorre zaharraren materialak berrerabili zituzten. Oinarri angeluzuzena du, tamaina desberdinetako hargintza hormak, harlanduzko kantoiekin, silarrixka, hiru aldeko absidea eta bi kontrahorma, Kanpaidun kanpai-horma eta  harlanduzko leiho angeluzuzen leihoburuduna ditu. Ate angeluzuzena erdi borobil formako bi silarrik eusten duten ateburua eta ezkutua dituena. 1752. urtean lanak egin ziren. 1946. urtera arte San Faustoren irudia zeraman erretaula barroko bat zegoen elizan. Baita Familia Santua, Paduako San Antonio umearekin, Jesusen Santa Teresa, Loiolako San Ignazio, San Francisco Javier, Agnus Dei-a eta San Fausto irudikatzen zituzten sei olio-pintura ere. Goiko aldean bi ezkutu polikromatuak ditu. San Fausto Nekazaria da. Nekazarien eta ugalkortasunaren patroia zen eta horregatik lehortea zegoenean bereziki gurtzen zen, 1752., 1753. eta 1790. urteetan bezala. Senar-emazteen ugalkortasunaren patroia ere bazen. Arizgoitiko San Fausto elizak lekua kendu zion, geroago garrantzia hartuz joan zen baina Urbiko patroia den Elurretako Amabirjinaren izenpean. 1715. urtetik gaur egun arte Santuaren festa Urriaren 13an ospatzen da, erromeria eta gurtzaren bidez. Hau egiaztatzeko baliogarriak diren dokumentuak badaude, lehenagoko ohitura izan daitekeen arren. Interesgarria da herriko festetako patroia San Fausto dela jakitea eta ez San Migel. 1937. urtean, jadanik tropa nazionalek Basauri kontrola-tzen zutenean, udal-bando baten bidez hamazortzi urtetik gorako gizon guztiak eliza honen parera deitu zituzten gerrak eragindako kaltea konpon zezaten.

Ermita San Fausto