San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe

Nueva propuesta urbana

 

   Azken urte eta erdian, Basauriko Udala Pozokoetxe, San Fausto eta Bidebieta kaleen biziberritze urbanistikoaren proposamena birformulatzen aritu da. Proiektu berri horrek ingurune horretako eraldatze urbanoaren helburuak mantentzen baditu ere, burdinbide-multzoa udalerriarentzat errekuperatzekoa, eta bertan berdeguneak eta etxebizitzak eraikitzea, erabilera publikoko eremu berriak sortzea, parkeak eta aparkamenduak, eta auzoen arteko lotuneak egitea; baina horiekin batera, ideia berriak ere planteatzen ditu horren bilakaera ekonomikoa hobetzeko, horren auto finantzazioa bermatzeko, udalerriak gaur egunean duen egoera ekonomikoaren neurrira ekartzeko, eta ikuspegi urbanistikotik jasangarriago eta orekatuagoa egiteko, etxebizitza eta altura gutxiagorekin.

   Klika ezazu hemen proiektuari buruz gehiago jakiteko

PARTE HAR EZAZU ETA BIDALI IEZAGUZU ZURE EKARPENA Participa

   San Fausto, Pozokoetxe eta Bidebieta birgaitzeko plana berriro definitzeko prozesu honetan zehar, esku hartzea egingo den inguruko auzoetako herritarren kolektiboei iritzia eskatu zaie programa horri buruz. Diseinu berriaren lehen urratsetatik abian jarri den parte hartzeko politika honi eutsi egingo diogu, eta hurrengo faseetan, gainontzeko herritarrei eta alderdi politikoei aukera hori zabalduko diegu.

   Eman iezaguzu proiektuari buruzko zure iritzia hemen

   Plan horrek 2008an onetsitako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketan ezarri ziren parametroetan oinarritutako diseinu urbanoa planteatzen du. Behin ebaluatu ondoren eta ekarpen publikoak egin ondoren, horren edukiak eta proposamenak Plan Berezi batean ezarriak izan behar dute, hori baita antolamendu zehaztua ezartzeko beharrezkoa den dokumentu urbanistikoa, eta bestalde, horrek tramitatua izateko bere ibilbidea ezarria dauka, eta horretan, informazio publikoko epea ere jasota dago.

   Plan Bereziaren idazkian barne dagoen bai informazio publikoaren bai ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko fase horretara iritsi arte, Basauriko Udalak parte hartzeko bide gehigarriak ezarriko ditu bai indar politikoei begira bai udalerriko herritarrei begira.

1.   Fasea. Plan Berezia idatzi aurrekoa

•    Proiektua herritarrei azaltzeko aurkezpen publikoa
•    Udalerriko gune desberdinetan informazioa emateko eta ekarpenak jasotzeko karpa.
•    Alderdi politikoekin bilerak beren proposamenak jasotzeko
•    Planari buruzko informazio eta kontsultarako orriak banatzea
•    Udal web-aren eta HIAB bulegoaren bidez informazio eman eta iradokizunak jasotzea
•    Parte hartzeko prozesuan emandako emaitzen gaineko txostena, hori kontuan izango baita Plan Berezia idazteko orduan

2.   Fasea. Plan Berezia idaztekoan

•    Eztabaida foroak eta mahaiak herritarren kolektibo eta elkarteekin
•    Informazio publikoa eta herritarren iradokizunak

   Plana idatzi aurretik eman beharreko parte hartze prozesuari urtarrilean emango zaio hasiera, aurkezpen publiko batekin. Fase hori abian jartzen den bitartean, proiektuari buruz zure iritzia eman dezakezu hemen sakatuta.

Hurrengo fitxategietan (1etik 9ra arteko zenbakiekin) proiektuari buruzkoa infografiak, planoak, irizpideak eta norabideak kontsulta ditzakezu:

1.- Gaur eguneko oinplanoaren egoera A0 formatuan.

Planta estado actual en formato A0

 

2.- Proposatutako oinplanoa A0 formatuan.

Planta propuesta en formato A0

 

3.- Proposatutako oinplanoa A1 formatuan.

 Planta propuesta en formato A1

 

4.- San Fausto plazaren luzera-neurria gaur eguneko egoeran, eta proposamen berria A0 formatuan.

Sección longitudinal de la plaza San Fausto con estado actual y nueva propuesta en formato A0

 

5.- Ikuspegi orokorreko infografia.

Infografía visión general

 

6.- Bidebietaren infografia.

Infografía Bidebieta

 

7.- Pozokoetxeren infografia.

Texto Infografía Pozokoetxe

 

8.- 2011 masterplan infografia orokor konparatiboa eta proposamen berria.

Infografía general comparativa masterplan 2011 y nueva propuesta

 

9.- Gaur eguneko egoeraren infografia orokor konparatiboa eta proposamen berria.

Infografía general comparativa estado actual y nueva propuesta