San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe Hirigintza-arloan Berroneratzeko Planari buruzko Herri Galdeketa

   San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe Hirigintza-arloan Berroneratzeko Planak udalerriko aspaldiko eskaera bati erantzuten dio: Basaurin bertan dagoen erabilerarik gabeko esparru bat erabiltzeko aske uztea, jarduketa egingo direneko bizitegi-auzoak modernizatzea eta auzoen arteko irisgarritasuna eta loturak hobetzea. Izan ere, esparru horrek udalerriaren garapen ekonomiko eta soziala ito eta galarazi egiten du.

   Plan hori azken 5 urteotan irazkorra izan da basauritarren ekarpen eta iradokizun guztiak biltzeko. Udalak partaidetzarako abian jarri dituen bideen bitartez jasotako ekarpen eta iradokizun asko txertatu dira proiektuan eta pixkanaka aldatu dute azkeneko diseinu honetara heldu arte.

Trintxera

 

   Erabat sinetsita gaude hau nahitaez herri-proiektu bat izan behar dela.
Hori dela eta, gure ustez, berriro ere zuei hitza emateko unea iritsi da eta, partaidetza-prozesuaren azken pauso gisa, herri-galdeketa bat egingo dugu Plan honi buruz duzuen iritzia jakiteko.

ZER DA HERRI GALDEKETA BAT?

   Herri-galdeketa herritarren partaidetzarako tresna bat da, auzi zehatz baten inguruan bizilagunen iritzia jakiteko helburu duena. Bizilagunei aukera ematen die udalerrian eragina duten eztabaida publikoetan zuzenean parte hartzeko. Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen, apirilaren 2koaren, 71.artikuluak eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 80.artikuluak arautzen dute galdeketa-mota hori.

NORK HARTU AHAL IZANGO DU PARTE?

   Basaurin erroldatuta dauden 18 urtetik gorako bizilagun guztiek. Estatuko herritarrak baldin badira zein Europar Batasuneko edozein estatutakoak baldin badira.

NOIZ EGINGO DA?
   Abenduaren 17an (Igandea) egingo da San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe Hirigintza-arloan Berroneratzeko Planaren inguruko Herri Galdeketa.

ZER GALDETUKO DA?
   Honakoa da egingo den galdera:
Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?

NON ETA NOLA EGIN AHAL IZANGO DUT?
   Abenduaren 17an, 9:00etatik 20:00etara, kontsultan parte hartzeko hautetsontzi atondu eta behar bezala seinaleztatuko dira hauteskundeak egiten diren hautesleku berberetan. Bizilagunek egin ohi duten hauteslekuan bozkatuko dute, salbu eta azken urtean etxebizitzaz aldatu diren kasuetan, horrelakoetan Basauriko Udalarekin jarri beharko dute harremanetan botoa non eman behar duten jakiteko.

   Zuzenean Udaletxearekin harremanetan jarri ahal zara -Basauriko Herritarrei informazioa eta arreta emateko bulegoa- (Udaletxearen azpialdean, Kareaga Goikoa 52 Kalea) eta San Miguel (Pagasarri Kalea z.g.), telefonoz (944666300) edo emailez oiac@basauri.eus

   Kontsulta egin baino zenbait egun lehenago etxebizitza guztietara helaraziko dira boto-paperak. Halaber, hauteslekuetan ere egongo dira eskuragai.

ZER EGITEKO ASMOA DAGO?

1- Pozokoetxeko trenbide-hondartza hiri-bilbean txertatzea , auzo horretan gutxi gorabehera 15.000 m2-ko parke bat eta berdegune bat sortuz eta hiru eraikin berri eraikiz.

2- San Fausto kalean zenbait eraikin egitea eta Florian Tolosa eta Juan Ibargutxi kaleetan pasaguneak sortzea.

3-Guztira, 277 etxebizitza berri sortuko dira (libreak, finkatutako salneurrikoak eta dotazionalak), batez beste 6 solairuko altuera duten eraikinetan; horrela eraikuntza handiak saihestuko dira (eraikin altuena 8 solairukoa da).

4- San Faustoko esparru librea handitzea, 2.000 m2 gehiago horretarako zuzenduz, eta oraingo plazarako irisgarritasuna hobetzea, inguruko kaleetan (Nagusia eta Autonomia) jarraipena edukiko duen plaza lautu bat eratuz.

5- Bidebietan tren-geltoki berri bat eraikitzea. Erabat irisgarri eta funtzionala izango den geltoki horrek sarbide bat edukiko luke San Fausto plazan, Florian Tolosa kalearen parean, hain zuzen.

6-Irisgarritasuna hobetzea, San Faustotik Pozokoetxerantz, oinezkoentzako arrapalen bitartez.

7- Aguirre Lehendakaria kalea oinezkoentzat egitea Pozokoetxeko tartearen eta oraingo geltokiaren aurreko plazaren artean (oraindik berresteko dago, obren garaian egingo diren trafikoari buruzko proben arabera erabakiko da).

8- Aparkaleku-eskaintza handitzea bizileku-eraikin berrietan eta lur azpiko aparkaleku berriak eraikitzea, aparkatzeko 150 leku edukiko dituztenak (eskaeraren arabera, aparkaleku-solairu bat gehiago egiteko aukera dago). Lur gaineko aparkalekuei dagokienez, gaur egun trenbide-hondartzan dauden aparkalekuak Pozokoetxen zehar antolatuko dira banaketa berri batean.

9- Kaltetutakoei beste etxebizitza bat ematea: Beste etxebizitza batera joan behar duten lagunek daukatena baino etxebizitza hobea jasoko dute. Lege barruan, ahalik eta baldintza ekonomiko onenak eskaintzen saiatuz ekingo zaie kalte-ordainketei. Izan ere, San Miguel, Sarratu eta Basozelain egin zen prozesuaren antzekoa gauzatuko da hemen.

10- Finantziazioa. Autofinantzagarria da: Jarduketak burutzean egin beharreko kontratazioek eta gastuek bermatuta eduki beharko dute finantzazioa.

   Lursail eraikigarriak etxebizitzak eta garajeak egiteko saltzean aurreikusten diren diru-sarrerak (Maisuen Etxeko orubeak, trenbide-hondartzakoak, San Fausto-Ibargutxikoak eta abar): 25,6 milioi euro.

   Jarduketetarako aurreikusten diren gastuak, hau da, azpiegiturak hobetzeko, urbanizazio-lanetarako, esparru publikoak eta konexioak sortzeko, oinezkoentzako pasabideetarako eta, behar denean, bizilagunei beste etxebizitza bat emateko aurreikusitako gastuak: 25,4 milioi euro.

Informazio gehiago planari buruz erantsitako memorian eta infografietan.

Planari buruzko dokumentazio teknikoagoa edota proiektuaren planoak kontsultatzeko:
Posta elektroniko: planeamiento_urbanistico@basauri.net
Telefonoa: 944 666 310

Basauri, 2017ko urriaren 31an.

EranskinaTamaina
Memoria PERU (pdf)4.52 MB
Pozokoetxe (jpg)3.85 MB
Trintxera (jpg)2.3 MB
airetiko ikuspegia 1 (jpg)953.33 KB
airetiko ikuspegia 2 (jpg)618.98 KB
airetiko ikuspegia 3 (jpg)855.89 KB
Etiketak