SALMENTA IBILTARIAREN AZOKA

Basauriko udalerrian, mota horretako salmenta Uribarri kalean egiten da, astean bi egunetan, asteazken eta ostiraletan, 09,00etatik 14,00etara, postu zehatzeko kopuruan, eta momentu honetan, ez dago kopuru hori zabaltzeko aukerarik.

Honako hauek dira, salmenta ibiltariaren azokan aurki ditzakegun produktuak: Mertzeria, ehungintza, lentzeria, oinetakoak, fruitu lehorrak eta litxarreria, gozokiak, burdindegiko produktuak eta etxeko tresnak.

Salmenta mota honi buruzko edozein informazio emateko erantzukizuna duen saila Basauriko Udaleko Osasun eta Kontsumoko Atala da, hori Bidearte Eraikinean dago, 10 zenbakian (Telefonoa: 94.466.63.08)

ALDIZKAKO AZOKAK

Aldian behin egiten dira, jaiak edo herri-ospakizunak diren garaian.

Basaurin, artisautza eta bertako produktuen azoka egiten da San Fausto jaietan, eta janari gozoen azoka eta erdi aroko azoka.

Azoka mota honetako produktu tipikoak janariak izan ohi dira. Baita ere, ohiko produktuak izan ohi dira, artisautzako produktuak, larrua, zeramika, pintura eta dekorazioko objektu desberdinak.

Salmenta mota honi buruzko edozein informazio emateko erantzukizuna duen saila Basauriko Udaleko Kultura Atala da, hori Bidearte Eraikinean dago, 10 zenbakian (Telefonoa: 94.466.63.08)

BIDE PUBLIKOAN JARRITAKO POSTUETAN EGITEN DEN SALMENTA, INGURUABAR ETA BALDINTZA JAKINETAN.

Basauriko udalerrian, modalitate honetan, gaztainak saltzeko postuetarako baimena ematen da, negu aldean, eta hilerrian loreak saltzekoa, santu guztien egunean.  Baita ere, txurroak saltzekoa Solobarria plazan.

Salmenta mota honi buruzko edozein informazio emateko erantzukizuna duen saila Basauriko Udaleko Osasun eta Kontsumoko Atala da, hori Bidearte Eraikinean dago, 10 zenbakian (Telefonoa: 94.466.63.08)

SALMENTA IBILTARIA, ALDI BATEKOA ETA BIDE PUBLIKOKO POSTUETAKOA EGITEKO BALDINTZAK.

1.- Ekonomi Jardueraren gaineko Zergaren idazpuru egokietan izena emanda egotea.

2.‑ Gizarte Segurantzaren jaurbide egokian izena emanda egotea eta kuotaren ordainketak eguneratuak izatea (Pertsona juridikoen kasuan, Gizarte Segurantzan enpresa gisa izena emanda egotea, bere langileak afiliatuak izatea eta kuoten ordainketak eguneratuak izatea) edo, kasuan kasu, Gizarte Segurantzako erregimen egokian sartu behar ez izana egiaztatzen ez duen agiria, Langile Autonomoen Araubide Berezia arautzen duen abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen dituen ohikotasun-irizpideak ez betetzeagatik.

3.- Merkataritza-produktuei eta instalazioei buruzko berariazko arauek ezartzen dituzten higiene eta sanitate baldintzak eta bestelako guztiak bete behar dira.

4.- Udalaren baimena eduki behar da.

5.- Dagozkion prezio publikoak ordaindu behar dira.