Rockein! Nerbioi-Ibaizabal talde lehiaketa 2019

Rockein musika lehiaketak Euskadi eta Nafarroako talde eta bakarlari onenak bilatuko ditu martxoaren 21era arte

-Lehiaketaren zazpigarren edizioaren finala maiatzaren 11n izango da Basauriko Social Antzokian.

-Rockein-ek  parte hartzea % 58 igo du 2013ko lehen ediziotik hona, eta iragan urtean 135 artistak eman zuten izena.

-The Owl Project-ek, 2018ko sari nagusiaren irabazleek, iazko edizioaren sariaren ondorioz ekoiztutako EP eta bideoklipa aurkeztu dituzte prentsa aurrean.

   Zazpigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak Rockein! lehiaketa musikala iragarri du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendua.

   “Rockein-en parte hartze datuak, antzeko beste ekimen batzuen testuinguruan, oso datu onak dira. Arrigorriaga, Galdakao, Laudio eta Aldundiaren laguntzaz, lehiaketa Basaurik musikaren alde egiten duen apustuaren engranajearen barneko beste pieza bat bezala ulertzen dugu. Agian, piezarik garrantzitsuena, gehien behar dutenean proiektuei bitarteko profesionalak ematen dizkiena baita”, esan du prentsaurrekoan Andoni Busquet Basauriko Alkateak.

   Rockein-en izena emateko epea martxoaren 21era arte egongo da irekita. Alorreko profesionalek osatutako epai-mahaiak maiatzaren 11n, larunbatez, aukeratuko ditu Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak, jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epai-mahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2019ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

   Jokoan dauden sarien artean honako hauek daude: EP (gutxienez bost abesti) baten grabazio, ekoizpen, masterizazio eta diseinu grafikoa, bideoklip baten ekoizpena eta MAZ Basauri jaialdian jotzea..

   2018an Rockein-ek parte hartze errekorra ezarri zuen hirugarren urtez jarraian: 135 proposamen jaso zituen (horietatik 27k Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan edo Laudion erroldatutako kide bat zeukaten, gutxienez) eta Social Antzokiko finalera 250 lagun hurbildu ziren. Lehiaketak % 58 igo du parte hartzea 2013ko lehen ediziotik hona.

   Azken edizioko irabazleak, The Owl Project taldeak, sariaren ondorioz ekoiztutako lanak aurkeztu ditu: ‘Enea’ bost abestidun EPa eta ‘Lithium’ abestiaren bideoklipa, Borja Crespo zuzendari getxoztarrak filmatua. Bai The Owl Project, bai 2018ko gainerako irabazleak (Haxotz, Agian eta Voltium -Kimera bezala parte hartu zuten, izena aldatu dute baina taldekide berberak dira-) konfirmatuta eta iragarrita daude jada MAZ Basauri 2019rako.
 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan jaio edo bizi den taldekide bat, gutxienez, edukitzea.
- Tokiko talderik onenari sarirako hautagai izateko: Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako taldekide bat, gutxienez, izatea.
- Taldekideek 16 urte baino gehiago edukitzea.
- Izena emateko orduan disko bat baino gehiago argitaratuta ez izatea, disko etxe batekin kontratua eduki ala ez.
- Abestiak originalak izatea.
- Musika estilo guztiak onartzen dira.
- Aurretik Rockein!-en izena emandako talde guztiek aukera dute edizio honetan ere parte hartzeko, arestian aipatutako baldintzak betez gero. Aurreko edizioetako irabazleek ezin izango dute saria jaso zuten kategoria berean errepikatu.

JOKOAN DAUDEN SARIAK
Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Tokiko talderik onena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Euskarazko talderik onena
- Abesti baten grabazio eta ekoizpena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Publikoaren saria
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Informazio gehiago
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock
Lehiaketaren oinarriak www.basauri.eus webgunean

EranskinaTamaina
Oinarriak (pdf)542.8 KB
Izena emateko orria (pdf)505.02 KB
Rockein 2019 kartela (jpg)363.53 KB