Rockein! Nerbioi-Ibaizabal talde lehiaketa 2018

Rockein! EAEn eta Nafarroan musika proiektuak sustatzeko banden txapelketa, seigarrenez dator.

•    Martxoaren 24ra arte egongo da zabalik «Rockein!» lehiaketan izena emateko epea  eta finala, Social Antzokian,  maiatzaren 12an izango da.

   Aurreko lau edizio arrakastatsuen ostean (524 taldek hartu dute parte, guztira), banda eta bakarlarien «Rockein!» txapelketa antolatuko du Basauriko Udalak berriro ere, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalen laguntzarekin. Txapelketa horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak sustatzea eskualdean. Andoni Busquet Basauriko Alkateak azaldu duenez, ohiko sariez gain, aurtengoan nobedade-hobekuntza bat egongo da: talde irabazleak EP profesionala grabatu ahal izango du, singlearen ordez. Era berean, adierazi du Laudioko Udalak bat egin duela ekimenarekin: «udal gehiagoren babesa izateak, oihartzun handiagoa emango dio lehiaketari, eta udalerri sustatzaileon baliabide ekonomikoak optimizatu egingo dira, gastuak banatuago egongo direlako».
   Urtarrilaren 24tik (asteartea) martxoaren 24ra arte egongo da zabalik «Rockein!» lehiaketan izena emateko epea. Jasotako grabazio guztietatik sei banda finalista hautatuko ditu epaimahaiak. Talde horiek Social Antzokian joko dute maiatzaren 13an (larunbata). Kontzertuaren ondoren, epaimahaiak talde irabazleak aukeratuko ditu.
Banatuko diren sarien artean, musika alorreko profesionalekin batera egindako grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa izango da, eta Bizkaiko kontzertu-areto garrantzitsuenetako batean edota «MAZ Basauri» Jaialdian jotzeko aukera ere.

•    Parte hartzeko baldintzak
o    Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotakoa den, edo egoitza bertan duen kide bat izatea, gutxienez.
o    Taldeak Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldatutako kide bat izatea, gutxienez —tokiko musika-banda onenaren saria eskuratu ahal izateko—.
o    Taldeko kideak 16 urtetik gorakoak izatea.
o    Izena emateko unean, taldeak ez izatea disko bat baino gehiago editatuta, diskografia-kontratu baten mende egon ala ez.
o    Abestiak jatorrizkoak izatea.
o    Musika estilo guztiak onartuko dira.
o    Aurreko urteetan izena emandako taldeek aukera izango dute aurtengo edizioan ere parte hartzeko, aipatutako baldintza guztiak betetzen badituzte. Dagoeneko sariren bat irabazi duten taldeek ezin izango dute kategoria errepikatu.

•    Sariak
Hauexek dira «ROCKEIN!»en banatuko diren sariak:
o    TALDE IRABAZLEARENTZAT:
    *EP profesional bat (gutxienez, bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan. NOBEDADEA.
    EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
    Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).
o    TOKIKO TALDERIK ONENARENTZAT:
    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).
o    EUSKARAZKO TALDERIK ONENARENTZAT:
    Kanta bat grabatu eta ekoiztea.
    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).
o    IKUS-ENTZULEEN TALDERIK GOGOKOENARENTZAT:
    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

INFORMAZIO GEHIAGO:
-Basauriko Udala - Zirt Zart Basauri, Gazte Informazio Bulegoa
-Telf : 944 666 430
-Posta elektronikoa: rockeinlehiaketa@gmail.com
-Webgunea: basauri.net
-Sare Sozialak:
-Facebook: facebook.com/rockein
-Twitter: #rockein @rockeinrock
Basaurin, 2018ko urtarrilaren 31n.

 

Basauri, 2018ko urtarrilaren 31an.

EranskinaTamaina
Izena emateko orria (pdf)403.69 KB
Oinarriak (pdf)538.79 KB