Rockein! Nerbioi-Ibaizabal talde lehiaketa 2015
Rockein! Eskualdean EAEko eta Nafarroako musika-proiektuak sustatzeko talde-lehiaketa
• Taldeek eta bakarlariek martxoaren 22ra arte eman ahal izango dute izena, eta finala maiatzaren 9an izango da Basauriko Social Antzokian
OINARRIAK:
- Gutxienez taldekideetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotakoa izatea edo bertan bizitzea.
- Gutxienez taldekideetako bat Basaurin, Arrigorriagan edo Galdakaon erroldatuta egotea, talde lokal onenari saria irabazi ahal izateko.
- Taldekideak 16 urtetik gorakoak izatea.
- Izena ematerakoan gehienez disko bat izatea editatuta, diskografia kontratu baten mende egon zein ez.
- Abestiak jatorrizkoak izatea.
- Musika estilo guztiak onartuko dira.
- Beste edizio batzuetan izena eman duten taldeek oraingo honetan ere parte har dezakete, betiere aurreko betekizunak betetzen badituzte. Beste edizioren batean irabazle izan diren taldeak ezingo dira kategoria berberean lehiatu.
SARIAK:
ROCKEIN! lehiaketako sariak honakoak dira:
TALDE IRABAZLEA:
- Single profesional bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea (gehienez hiru abesti).
- Bideoklip profesional bat grabatzea eta ekoiztea.
-Bizkaiko areto nagusietako batean kontzertua ematea edo MAZ Basauri jaialdiaren barruan emanaldia eskaintzea (antolakuntzak zehaztuko du).
- Singlearen 500 kopia diseinatzea eta editatzea
TOKIKO TALDE IRABAZLEA
-Bizkaiko areto nagusietako batean kontzertua ematea edo MAZ Basauri jaialdiaren barruan emanaldia eskaintzea (antolakuntzak zehaztuko du).
EUSKARAZKO TALDE ONENA:
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Basauriko Udala - Zirt Zart Gazte Bulegoa - Tel: 944 666 430
Helbide elektronikoa: rockeinlehiaketa@gmail.com
Webgunea: basauri.net
Sare sozialak:
Facebook: facebook.com/rockein
Twitter: #rockein @rockeinrock
Baaurin, 2015eko urtarrilaren 21ean.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Rockein 3. edizioa oinarriak.pdf | 252.41 KB |
Rockein 3 edizioa izena emateko orria.pdf | 213.89 KB |
Rockein 3 edizioa KARTELA.jpg | 707.91 KB |
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Herritarren partaidetza
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte-Zerbitzuak
- Inmigrazioa, Aniztasuna eta Elkarbizitza
- Basauriko Oroimena
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitzea
- Euskara Biziberritzeko Plana
- Merkataritzan Euskara