Rockein musika talde eta bakarlarien bila

Rockein musika lehiaketak Euskadi eta Nafarroako talde eta bakarlari onenak bilatuko ditu martxoaren 21era arte

  Zazpigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako Rockein! lehiaketa musikala iragarri du.

   Rockein-en izena emateko epea martxoaren 21erarte egongo da irekita. Sektoreko profesionalek osatutako epai mahaiak maiatzaren 11an, larunbatez, Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak aukeratuko ditu jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epai mahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2019ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan jaio edo bizi den taldekide bat, gutxienez, edukitzea
-Tokiko talderik onenari sarirako hautagai izateko: Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako taldekide bat, gutxienez, izatea
-Taldekideek 16 urte baino gehiago edukitzea
-Izena emateko orduan disko bat baino gehiago argitaratuta ez izatea, disko etxe batekin kontratua eduki ala ez.
-Abestiak originalak izatea

JOKOAN DAUDEN SARIAK
Talde irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
-EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
-Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Tokiko talderik onena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Euskarazko talderik onena
-Abesti baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Publikoaren saria
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Informazio gehiago, oinarriak, izena emateko orria eta abar hemen ...
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

Rockein musika talde eta bakarlarien bila

Basauri, 2019ko urtarrilaren 23an.

Etiketak